Ikasle andana bildu da Leioako kanpusean EU2015en aurka borrokatzeko. Mobilizazioa kanpusetik barrena joan da, arazorik gabe. Errektoretzara sartzen saiatu dira, ateak itxita aurkitu dituztelarik. Manifestazioak Mikel Laboa plazaraino jarraitu du eta bertan ikasleek hitza hartu dute. Honen ostean, ikasleak lau zutabetan banatu eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean, Zientzietako fakultatean eta Medikuntzako fakultateko dekanotzetan, zein Zuzenbideko fakultatean dagoen EHUko errektoreordetzan sartu dira. Ikasleek errektorearekin hitz egitea lortu dute. Bitartean ikasleek lau fakultateetako dekanotzetan darraite.
Ikasle
Abertzaleak antolakundeak azaroaren 4ean Leioan egindako
prentsaurrekoan Estrategia Universitaria 2015ren aurkako
baterajotze nazionala deitu zuen gaurko egunerako. Bertan
unibertsitateko estrategia “Bologna famatuaren” jarraipena dela
adierazi zuten. Era berean, EHUko berrantolatze organizatiboaren
lehen fasea “isilpean” gaur, azaroak 27 onartuko zela jakinarazi
zuten; ikasle ordezkaritzaren presentzia testimoniala dela salatuz.
Bertan
egin duten prentsaurrekoan adierazi dutenez, Bologna plana
aplikatu zutenetik "unibertsitate publikoa izan beharko lukeen
EHUren aurkako erasoak" pairatzen dituzte. Estrategia
Universitaria 2015, Europar Batasunaren unibertsitateetarako
estrategia, GATS akordioan eta EE2020a du oinarri, Hauek zerbitzuen
pribatizazioa dute helburu, kasu honetan hezkuntzarena:
"Estrategiaren helburuok markatutako datetarako bete ezean
Estatu sinatzaileei santzioak egingo zaizkie, eta beraz, estatu
espainiarra sinatzaile den heinean EU2015 aurrera eramango du. Era
berean, EHUk bere 2017ra arteko Plan Estrategikoan EU2015 goraipatzen
du, eta hori dela eta, aurrera eramango duela aurreikusten dugu,
isilpean izan arren".
Hau
horrela, Ikasle Abertzaleaketik estrategia hau, "ikasleoi eta
Euskal Langile Herriari erabateko eraso larria" dela azpimarratu
dute. Hori dela eta, ikasle hauek, bai EHUko errektoretza taldeari,
nola Eusko Jaurlaritzari, hiru puntutan garatzen den eskaria luzatu
diete. Honela azaldu dituzte hiru puntu horiek:
- "EU2015 eta 3+2 erreformak ez onartu eta aplikazioa ekiditera konprometitu daitezen. Ez dugu onartuko gure hezkuntza merkatuaren mesedetara egoteko errentagarritasunean, indibidualismoan eta lehian oinarritutako neurriak hartzea, ez eta jakintza eta kapital soziala eta gure etorkizuna bera ere, esku pribatuetan uztea.
- Gaur egun bermatzen ez diren euskaraz ikasteko eskubidea eta ikas baldintza duinak berma ditzaten. Gure hizkuntzaren normalizaziorako pausoak ematen hastea exijitzen diegu. Bestalde, edozein herritarrek unibertsitatean baldintza duinetan ikastea bermatzea eskatzen diegu.
- Unibertsitatea herriaren mesedera jartzeko neurriak diseinatu eta martxan jartzeko ikasleokin batera trantsizio mahai bat sortzera konprometitzea. Honela ikasleok hainbestetan eskatu dugun herritik eta herriarentzat den hezkuntza bat eraikitzerako bidean kokatzeko".
Ikasleek,
EHUko errektoretza taldeari haiekin negoziazio mahai bat sortzeko
eskaera egin diete: Mahai hau, ikasleon nahiak eta beharrak
errespetatuko dituztela bermatzeko beharrezkoa da, negoziazio mahai
hau gabe, ez dugu inolako bermerik. Guk, mahai honetara ikasleon
iritzia eta erabakiak eramateko fakultate guztietako gela
guztietaraino helduko den prozesu parte-hartzailea martxan jartzeko
asmoa dugu, baina erabakiok kontuan hartuko direnaren bermeak behar
ditugu".
Negoziazio
mahai hau osatzen ez konprometitzekotan, negoziazio mahai horren
lehengo bilera horren data jarri arte errektoreordetza eta
fakultateko dekanotzetan itxialdiak aurrera eramango
dituztela adierazi dute.
Momentu honetan ikasleak hiru dekanotza eta errektoreordetzan daude. Errektorearekin hitz egitea lortu dute. Honek proposamenak bidaltzea eta bilera baterako hitzordua paratuko zutela erran die. Ikasleek ordea, ez daude hori onartzeko prest.
Jarraitu hemen gertatzen dena #StopEU2015 traolaren bitartean!
Momentu honetan ikasleak hiru dekanotza eta errektoreordetzan daude. Errektorearekin hitz egitea lortu dute. Honek proposamenak bidaltzea eta bilera baterako hitzordua paratuko zutela erran die. Ikasleek ordea, ez daude hori onartzeko prest.
Jarraitu hemen gertatzen dena #StopEU2015 traolaren bitartean!
hspace="16" vspace="16" />






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina