2014/04/16

Aberri egunera bertaratzeko deia egin dute Bizkaiko unibertsitateko ikasleek

Geurea Euskal Herria, nazioa gara! lelopean, atxikimendu argazkia atera dute Bizkaiko unibertsitateko BUIA eta IAko ikasleek. Argazki honen bidez eman zioten amaiera I. Ikasle Talkako bazkariari. Musikaz girotutako otordu ederraz gozatu zuten bertaratu zirenek. Ondoren, ikasle olimpiadak burutu zituzten Bilboko alde zaharrean. Leioako ikasleek jakinarazi digutenez, eurak irabazle izan zirelarik. Egun ederrarekin amaitzeko, 7Katu gaztetxean karaokea eta afaria izan zituzten festalagun. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina