Ikasle andana EU2015en aurkako manifestazioan

Ikasleek hiru fakultate eta errektoreordetza hartu dituzte

Leioako Ikasle Jardunaldiak

Martxoan egingo duten Herri Unibertsitatearen aurreko ekintza bezala antolatu dituzte jardunaldiak

2014/04/16

Aberri egunera bertaratzeko deia egin dute Bizkaiko unibertsitateko ikasleek

Geurea Euskal Herria, nazioa gara! lelopean, atxikimendu argazkia atera dute Bizkaiko unibertsitateko BUIA eta IAko ikasleek. Argazki honen bidez eman zioten amaiera I. Ikasle Talkako bazkariari. Musikaz girotutako otordu ederraz gozatu zuten bertaratu zirenek. Ondoren, ikasle olimpiadak burutu zituzten Bilboko alde zaharrean. Leioako ikasleek jakinarazi digutenez, eurak irabazle izan zirelarik. Egun ederrarekin amaitzeko, 7Katu gaztetxean karaokea eta afaria izan zituzten festalagun. 


2014/04/03

Arrakala zirrikitu bat haitzean proiektua jarri dute martxan Topatuk eta Bilgune Feministak.

Arrakala, heteroarauaren zirrikituak sortu asmoz habian jarri duten proiektua da; Topatu eta Bilgune Feministak elkarlanean. Euskarri nagusi gisa dokumental bat sortzea dute asmo. Prozesuaren norakoak azaltzeko www.arrakala.net  webgunea jarri dute martxan. Informazio gehiagorako egin klik hemen


Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea bihar 12:00etan Mikel Laboa plazan.

Martxoaren 3ko eurogailurraren aurkako manifestaldiaren eta M27ko ikasle grebaren biharamunetan, hainbat atxiloketa burutu ditu indar polizialak. Goizean goizetik izan dugu Iruñean espainiar polizia burutzen ari zen atxiloketen berri, eta ondoren M3ko istiluen ondorioz atxilotutako hainbat gazteren berri jaso dugu. Atxiloketa horiek salatzeko, bihar 12:00etan, elkarretaratzea deitu du Mikel Laboa plazan Leioako Ikasle Abertzaleakek.