Ikasle Abertzaleak: M27ko grebaren
balorazioa
Ikasleriaren gehiengoak argi adierazi du gaur egungo hezkuntza errotik
iraultzeko beharra dagoela; eta LOMCE, EU2105 (unibertsitate estrategia) eta
PNVren Heziberri2020 planak onartuko ez dituela. Horretarako, martxoaren 27ko
ikasle greba orokorrean 20.000 ikasle baino gehiago atera dira kalera Hego
Euskal Herrian. Ezezkotasun edo erresistentzia egoeratik eraikuntzara pasatzeko
grina plazaratuz, Euskal Herrian herritik eta herriarentzat hezkuntza propioa
aldarrikatuz.
Larria iruditzen zaigu, atzoko ikasle mobilizazio indartsu eta jendetsuaren
ostean, hainbat komunikabideek aldarrikapenak eta edukiak desitxuratzea,
egondako liskar isolatuak nabarmenduz. Gainera, Ikasle Abertzaleak
antolakundeak salatu nahi du egondako jazarpen polizial bortitza, 13 atxilotu
eta hamarnaka zauritu eragin duena.
Iruñeako manifestazioa giro baketsuan garatu ostean, eserialdian baketsu
aritu ziren ikasleei polizia modu bortitzean oldartu izanak eragin du horrelako
istiluak gertatzea. Ondorioztatu dezakegu, hain zuzen, hori zela hainbat
agintari politikoek nahi zuten mobilizazioen amaiera, komunikabideetan ikasle
mugimendua kriminalizatzeko. Nabarmenena Diario de Navarrak mobilizazioekiko
izandako jarrera izan da, bere jarraipena liskarretan zentratuz. Horrela, mezu
politikoa desitxuratu dute batzuek haien interesetan, azkeneko hamarkadan
egondako ikasle greba orokor handiena gaitzetsiz.
Atzoko mobilizazioaren ostean ikasleok lan handia dugu egiteko. LOMCE eta
EU2015 erreformak ez aplikatzeko estrategia definitu eta guk nahi dugun hezkuntza
eredua definitu behar dugu, datozen hilabeteetan alternatiba praktika errealak aurrera
eramanez.
Ikasle Abertzaleak, 2014ko martxoaren 28an
hspace="16" vspace="16" />





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina