Ikasle andana EU2015en aurkako manifestazioan

Ikasleek hiru fakultate eta errektoreordetza hartu dituzte

Leioako Ikasle Jardunaldiak

Martxoan egingo duten Herri Unibertsitatearen aurreko ekintza bezala antolatu dituzte jardunaldiak

2014/03/29

Bizkaiko formakuntza jardunaldiak apirilak 12 Bilbo #Sustraiak

Bizkaiko ikasle eztanda:
Jardunaldiak
Bizkaiko Ikasle Eztandaren testuinguruarekin piztu den, zein aurretik aktibo zegoen Ikasle mugimenduari egungo hezkuntzari alternatibak ezagutu eta praktikara eramateko tresnak eskuratzeko aukera emateko helburuarekin egingo diren jardunaldiak dira. Hauetara Euskal Herriko zein Herrialde Katalanetako hainbat gonbidatu etorriko dira, euren esperientzien, sortutako tresnen eta irabazitako borroken berri izateko, eta elkarrengandik ikasteko.

Edozein mugimenduk, indarra metatzen joan eta aurrera egin nahi baldin badu, esperientzia ezberdinetatik ikasi behar du, eta ideia ezberdin asko eskuratu, bere burua kritikoki formatu eta bere errealitatearen iraultzari egokitutakoaren alde zer egin pentsatu eta praktikara eraman ahal izateko. Ikasleon kasuan are nabariagoa da.
Herritik eta herriarentzakoa den hezkuntzaren alde gaudela erakutsiko dugu Bilbo eta Euskal Herriko kaleetan, martxoak 27 arteko ikasle eztanda txikien bidez, eta 27 eztanda handiaren bidez, Bilboko kaleak egun osoan zehar indarrez zeharkatuko dituena. Baina hori behin eginda, mugimendu honen parte garen hainbat ikaslek mugitzen hasi garen edo indarrez jarraitzen dugun guzti horientzat tresna bat eskeintzea pentsatu genuen, eta horregatik antolatu ditugu #sustraiak jardunaldiak.
Jardunaldiotan hauek landuko ditugu: Emakumearen omisioa zientzia guztietako edukietan, historia klase zapalduen ikuspegitik eta hauen bizimodua, SEPC Països Catalans-etako ikasle antolakundearen hitzaldia bere azken borroka arrakastatsuetaz hitz egiteko (astero ikastetxeetan bi-hiru talde sortzen ari zaizkie, zekulako gorakada egoten ari da, eta esperientzia handia dute ikasle borroka handietan, boikota egiten diote DBHko 4. mailan duten “revalida” moduko bati, eta abar…), Grups De Fromació Crítica (bakoitzak ikasten duenetik horren inguruan hausnartu, zer aldatu behar den erabaki, eta formakuntza hori eurei, beste ikasleei eta herritarrei eskeintzen diete, hainbat kasutan edukiak berak irakasleen programetan aldatzea lortuz; kazetaritza eta politiketako ikasleak etorriko dira, Països Catalans-etakoak), Herrialde katalanetako Unibertsitate Komunista (bai, unibertsitate komunista bat dago, irakasleekin, kurtsoekin, klaseeak emanez, eta noski, herritar oro matrikulatu daiteke bertan, doan, gehiago jakiteko etorri hitzaldira), eta Jakintzaren Kolektibizazioa landuko da, epe motzean ikasleok egin beharreko lanaren lerro batzuk argitzen joan ahal izateko.
Jardunaldietara ez da zertan apuntatu, baina apuntatuz gero aurrez jende kantitatea kalkulatu ahalko dugu, eta horregaitk mail bidez (ikasleeztanda@gmail.com era idatziz) edo web orriaren bidez (ikasleeztanda.net/sustraiak)apuntatuz gero, osatzen ari garen formakuntza koaderno bat jasoko duzue opari. Beraz, Bilbon egingo diren jardunaldi honetada gonbidatu nahi zaituztegu, eta esperientzia hauek zein formakuntza iraultzaile hau baliatu, bakoitzak bere eremuan zer egin hausnartu eta aurrera gero eta indar handiagoz jarraitzako.
Gora Bizkaiko Ikasle Eztanda!!!

2014/03/28

IKASLE ABERTZALEAKEK GREBAREN BALORAZIOA EGIN DU

Ikasle Abertzaleak: M27ko grebaren balorazioa

Ikasleriaren gehiengoak argi adierazi du gaur egungo hezkuntza errotik iraultzeko beharra dagoela; eta LOMCE, EU2105 (unibertsitate estrategia) eta PNVren Heziberri2020 planak onartuko ez dituela. Horretarako, martxoaren 27ko ikasle greba orokorrean 20.000 ikasle baino gehiago atera dira kalera Hego Euskal Herrian. Ezezkotasun edo erresistentzia egoeratik eraikuntzara pasatzeko grina plazaratuz, Euskal Herrian herritik eta herriarentzat hezkuntza propioa aldarrikatuz.

Larria iruditzen zaigu, atzoko ikasle mobilizazio indartsu eta jendetsuaren ostean, hainbat komunikabideek aldarrikapenak eta edukiak desitxuratzea, egondako liskar isolatuak nabarmenduz. Gainera, Ikasle Abertzaleak antolakundeak salatu nahi du egondako jazarpen polizial bortitza, 13 atxilotu eta hamarnaka zauritu eragin duena.

Iruñeako manifestazioa giro baketsuan garatu ostean, eserialdian baketsu aritu ziren ikasleei polizia modu bortitzean oldartu izanak eragin du horrelako istiluak gertatzea. Ondorioztatu dezakegu, hain zuzen, hori zela hainbat agintari politikoek nahi zuten mobilizazioen amaiera, komunikabideetan ikasle mugimendua kriminalizatzeko. Nabarmenena Diario de Navarrak mobilizazioekiko izandako jarrera izan da, bere jarraipena liskarretan zentratuz. Horrela, mezu politikoa desitxuratu dute batzuek haien interesetan, azkeneko hamarkadan egondako ikasle greba orokor handiena gaitzetsiz.  

Atzoko mobilizazioaren ostean ikasleok lan handia dugu egiteko. LOMCE eta EU2015 erreformak ez aplikatzeko estrategia definitu eta guk nahi dugun hezkuntza eredua definitu behar dugu, datozen hilabeteetan alternatiba praktika errealak aurrera eramanez.

Ikasle Abertzaleak, 2014ko martxoaren 28an




2014/03/20

Leioako Ikasleen Bazkaria! Apirilak 3, campuseko frontoian


Leioako ikasleek elkarretaratzea burutu dute Gasteizko ikasleek jasaniko erasoa salatzeko

Asteazken eguerdian, Gasteizko campusean ikasle preso eta iheslariei elkartasuna helarazteko elkarretaratzea egin zen "ikasle presoak klasera" lelopean. Lehenik EHUko seguratak eta ondoren Ertzaintza gogor oldartu zen bertaratutako ikasleen aurrean. Ikasle bat atxilotu zuten kalez jantzitako poliziek. Atxiloketa honen aurrean,  ikasleak honen ondoan esertzea erabaki zuten elkartasuna erakutsiz. Orduan, Ertzaintza gogor oldartu zen, eta 6 ikasle atxilotu eta hainbat sauriturekin amaitu zen elkarretaratzea. 

Atxilotuak egun osoa igaro zuten Lakuako Ertzainetxean desorden publikoak egotzita. Eguneko azken orduetan askatu zituzten ikasleak, arratsalde osoan zehar bertan lo egin eta hurrengo goizean epaitegietara eramango zituztela esan zieten arren atxilotu eta bertaratuei. Azkenean, atxiloturiko ikasleek ez dute epailearen aurretik pasa izan behar.  

Guzti honen harira, Leioako ikasleak erasoaren aurka elkarretaratu dira Mikel Laboa plazan, "elkartasuna ez da delitua" lelopean. Gasteizko ikasle kideei elkartasuna erakutsiz eta ikasle borrokaren aurkako eraso ororen aurrean erantzun bat emango dela aldarrikatuz. 


2014/03/18

Elkarlanean egingo dugu martxoaren 27ko ikasle grebaren jarraipen informatiboa

Iepa gazte! Euskal Herrian herritik eta herriarentzat eraikiko den hezkuntza sistema propioaren alde martxoaren 27an egingo den ikasle greba ate joka dugun honetan, komunikatiboki ere indarrak batuko ditugu. Hego Euskal Herri osoan zehar egingo diren ekimen eta mobilizazioen berri emango dugu zuzenean. Baina, nola iritsi hori guztia egitera? Bada, ikasle mugimenduaren baitan kokatzen diren proiektu komunikatiboak elkarlanean arituta!
Haraba! (Gasteizko Campusa), IkasleAltxa (Gasteizko ikastetxeak), Hitzartu (MU), Leioatik! (Leioako Campusa), BUIA (Bilboko unibertsitateak), Ibaetatzen (Donostiako Ibaetako Campusa) eta Topatuko kideak arituko gara kalean eta sarean. Topatu.info-n bilduko dugu informazio guztia, eta dena modu ordenatu batean egiteko, hainbat jarraibide adostu ditugu:
TWITTER:
  • Guztiok kontu bakarra erabiliko dugu informazioa helarazteko, Topaturen kontutik arituko gara@topatuinfo
  • Etengabe egingo dugu zuzeneko kontakizuna aldi berean leku desberdinetatik.
  • Hauek dira traola proposamenak: greba eguna baino lehen #EkinM27 eta greba egunean bertan#M27Greba.

BIDEOAK:
  • Ostegun gauerako edo ostiral goizerako, bideo osatu bat aterako dugu, Hego Euskal Herriko ekimen eta mobilizazio gehienen irudiak bilduko dituena.
  • Interes informatibo oso handia duen zerbait gertatuz gero, ahaleginduko gara bideo zehatz hori momentuan bertan igotzen sarera.

ARGAZKIAK:
  • Argazki bildumak sortzen joango gara Topatu.info-n.


2014/03/17

BIZKAIBUSEN AURKA ALTXATUKO DIRA IKASLEAK DATOZEN EGUNETAN

Martxoak 18: 13:00 kontzentrazioa Mikel Laboa plazan
Martxoak 19: Itzulerako bidaia ez ordaintzeko desobedientzia ekimena
Martxoak 20: Itzulerako bidaia ez ordaintzeko desobedientzia ekimena




HERRI UNIBERTSITATEA MARTXAN JARRIKO DUTE LEIOAN MARTXOAK 25 eta 26an

Leioako Herri Unibertsitatea babesteko sinadura kanpaina:
Babes manifestu hau sinatzen dugunok herritik eta herriaren mesedetara lan egiten duen unibertsitate eredu baten alde gaude. Ikusten dugu, nola hezkuntzan orokorrean oso kaltegarriak diren erreforma batzuk (LOMCE, EU2015 unibertsitateko erreforma…), tasen igoerak, zerbitzuen pribatizazioak, ordezkapen ezak, aurrekontuaren jaitsierak, ikasleei dirulaguntzak kentzea, bekak ezabatzea… inposatzen ari dizkigutela; gutako gehiengoa horren kontra egon arren.
Asko dira jada aldatu beharrreko ezaugarriak, bai edukietan, irakasteko moduetan, ebaluatzeko moduetan, guretzako espazioetan, ikasleok erabakietan dugun pisuan, egin behar ditugun lanetan, klasera joateko derrigorrezkotasunean… eta arazo horiek gainditu beharrean gero eta egoera okerragora garamatzate.Gainera, azpimarratu dezakegu hezkuntza, herria eta bere arazoetatik oso urrun dagoela, eta hori bi zentzutan gertatzen da: Alde batetik, ikaskuntza ez da herritarren egungo arazoen analisiak egitean oinarritzen, bakoitzak aukeratutako tresnen bidez (biologia, kimika, soziologia, hezkuntza, zuzenbidea…), eta ikuspegi batzuk modu interesatuan baztertu eta omititzen dira (kritikoak eta zapalduenak). Bestetik, sortzen ditugun lanak, proiektuak, praktikak eta abar ez daude praktikara eramatera bideratuak: ez daude herrietan inolako eraldaketarik eragitera bideratuak. Hezkuntza herriaren eraldaketara bideratzea ezinbestekoa da nahi dugun jendarte eredua eraikitzeko.
Hortaz gain ere, unibertsitatera gero eta jende gutxiagok du sartzeko aukera. Eta ondorioz, bertan pilatzen den jakintza gero eta gutxiagoren esku geratzen da. Hori dela eta, ezinbestekoa zaigu jakintzaren zabalpena eragiteko lan egitea, bai gure artean, zein unibertsitatetik kanpora begira ere. Gainera guk ikasleen arteko elkarlana eta ezagutza kolektiboki eraikitzea defendatzen dugu, ondoren hau denon eskura jarriz, hainbat fak ultateetan ikasleak apunte eta lanak kolektibizatzen hasi diren bezala.
Hori dela eta, ezin dugu itxaron norbait etorri eta defendatzen dugun hezkuntza eredua goitik ezarri arte. Gaurtik praktikara eramaten hasi behar gara, denboran eta espazioan luzatzen doazen esperientzia iraultzaileak sortuz. Horretarako MARTXOAREN 25 eta 26an, Leioako fakultate batean aldarrikatzen dugun unibertsitate eredua praktikara eramango dugu, ikasleok autogestionatutako klase alternatiboak emanez, herritik eta herriaren mesedetara.
Guzti honegatik, nik ere Leioako Herri Unibertsitatearen proiektua babesten dut


2014/03/13

IKASLE ETXEA IKASLEEN GUNE BILAKATU NAHIAN

Jakina da, duela hilabete ikasle etxea ireki zutela liburutegiko lehen solairuan. Mikrouin labeek, eserleku erosoek eta pare bat mahaik ikasleok behar dugun gunea sortuko zutelakoan, milaka euro xahutu zituen Bizkaiko Ikasle Kontseiluak, koloredun eserleku eta zabaitik zintzilikaturiko komiki-kuadro sexistetan. Baina, Leioako ikasleek euren gune bilakatu nahi izan dute ikasle etxea, arrotza den gune bat izatetik erabilgarria eta ikasleen topaleku bilakatuko den gune bat bihurtu nahirik. Horretarako lehen urratsa mural baten margoketa izan da, hemen duzue artelana: 



2014/03/01

IKASLE INAUTERIAK OSPATUKO DITUGU MARTXOAREN 6AN

Bizkaiko Ikasle Abertzaleak-ek eta BUIA-k deituta, hilaren 6an Ikasle inauteriak ospatuko ditugu Bilboko alde zaharrean barrena. Kalejira animatua 19:00etan abiatuko da Rondatik, Gure Etxea eta Jaunak igaroz, Bilbin amaitzeko. Guzti hau ikasle olimpiada batzuen bitartez alaituko da eta festak 7Katu Gaztetxean jarraituko du DJ Debid Getaren musikarekin 21:30etan. Animatu eta parte hartu! Etor zaitez mozorratuta!