Ikasle andana EU2015en aurkako manifestazioan

Ikasleek hiru fakultate eta errektoreordetza hartu dituzte

Leioako Ikasle Jardunaldiak

Martxoan egingo duten Herri Unibertsitatearen aurreko ekintza bezala antolatu dituzte jardunaldiak

2014/02/28

ZUEN ABERASTASUNA GURE MISERIA

M3ko gailurraren arira, modu ikusgarri honetan egin dute Bilboko mobilizazioetan parte hartzeko deia Leioako hainbat ikaslek. Zuen aberastasuna gure miseria lelopean eta Kapitalismoa akatu aldarriarekin.




2014/02/26

LEIOAKO IKASLEAK EZTANDA EGITERA GOAZ

Sartu gara jada Mobilizazio Egoera Iraunkorrean, zentroz zentro gure hezkuntza eredua eraikitzera goaz. Ikasleen eztarriek irakatsi digute oihu egiteko prest daudela. Beraz, bideo honen bidez dei egiten dizuegu zuen haserrea erakutsi eta Bizkaiko Ikasle Eztandaren baitan fakultatez fakultate egingo diren ekintzetan parte hartzera. Egin garraxi ikasle, irabaztera goaz eta!


2014/02/25

GEROA MARRAZTEARI EKINGO DIOTE IKASLE ABERTZALEEK

Ikasle Abetzaleaken irakurketa: 

Ekin geroa marrazteari!
Ekin Euskal Eskola Nazionalari!

Uriarte, Iribas eta Wert, zuen denbora agortu da. Arezko erlojuaren azken hondarra erortzean argi geratu da zein den PNV, UPN eta PPren estrategia hezkuntzan. Azkenaren hurrengoa da zuentzat ikasleon hitza, baina hori aldatzen hasiko da. Kapitalismoaren, espainiar zein frantziar estatuen eta patriarkatuaren mesedetan dagoen gaur egungo hezkuntzan, erreformak proposatzen dituzue bai; baina klase, nazio eta genero zapalkuntzetan sakontzeko.
Ibilbide honetan ikasleen interesen kontra jokatzen ari zarete, beti ere elite ekonomiko baten mesedetan. Euskal ikasleok ez gara tentelak. Ez ditugu herri xehearen kontra doazen hezkuntza erreformak onartuko, ezta gaur egungo hezkuntza eredu ustela ere.

LOMCE, PNVren Heziberri2020 eta EU2015aren ildotik datorren unibertsitate erreforma norabide horretatik datoz. Kezka berezia eragiten digu Heziberri 2020k. LOMCEren alternatiba bezala saltzen diguten honek, Werten erreformen interes berdinei erantzuten die, Europar Batasunak dituen asmo merkantilizatzaileetan oinarritzen baita; hau da, EU2015-2020ko bidean.

Hamaika alditan agertu gara egungo hezkuntza eredu eta erreforma arrotz, elitista, zentralizatzaile eta merkantilizatzaileen kontra, Euskal Herriko ikasleria kalera ateraz. Indar guzti honekin, ikasle borrokan fase berri baten irekiera beharrezkoa da. Bolonia prozesuaren kontrako mobilizazioen loraldiak utzitako irakaspenetatik ikasle mugimendua berriz ere indartu beharra dago, indar metaketak egungo eredua errotik eraldatzeko baliatuz.

Sistema kapitalista patriarkala jendartearen biziraupenerako beharrak asetzeko zerbitzuetatik (hezkuntza, osasuna, energia, ura…) etekin pribatuak maximizatzen ari da. Testuinguru honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da proiektu politikoen arteko talka. Botere hegemonikoaren aurrean ikasleok alternatiba sendoa eraiki behar dugu, desobedientziaren bitartez, egungo sistemaren kontraesanetan sakonduz.

Horregatik, aldarrikatzen dugun eredua hezkuntza euskaldun, ezkertiar eta feminista da. Eskola inklusibo, herritar, parekide, duin, internazionalista, askatzailea... borrokatzen dugun heinean, Euskal Eskola Nazionala eraikitzen ari gara.

Ikasleok gaurdanik Euskal Herriak behar eta nahi duen hezkuntza eredu propioa eraikitzen hasteko bidea hartu dugu. Baina gure eredua eraikitzearen ardura ez da ikasleona bakarrik, ezinbestekoa da hezkuntza komunitatearekin elkarlana sustatzea eta aldi berean herri gisa erantzutea. Errotiko aldaketari ekingo diogu. Geroa marrazteari ekingo diogu. Ikastetxez ikastetxe eta fakultatez fakultate Euskal Eskola Nazionalari ekingo diogu.

Honenbestez, maila lokaletan deitzen diren mobilizazioez gain ondoren azaltzen diren deialdi nazionaletan parte hartzera deitzen dugu ikasleria zein jendarte guztia:

• Otsailaren 25etik aurrera: Mobilizazio Egoera Iraunkorra hezigune guztietan.

• Otsailaren 28an: Ipar Euskal Herriko Bernat Etxepare lizeoko ikasleekin batera, Parisen eginen den Baxoa euskaraz ekimenean.

• Martxoak 3: Bilbon eginen den gailur ekonomikoaren kontra.

• Martxoak 8: Emakume langilearen eguna.

• Martxoaren 27an: Hego Euskal Herriko ikasle greba orokorra.

2014/02/21

GOIZANERI ARGAZKIA EKIMENA BURUTU ZUTEN ATZO ZUZENBIDEN

Goizaneren dinamikaren baitan, hainbat ikasle bildu ziren atzo Zuzenbideko fakultate aurrean "Goizaneri argazkia" elkartasun ekimena burutzeko. Ikasle presoak klasera lelopean, ugari izan ziren bertaratu ziren ikasleak."Goizane Libre" eta "Goizane maite zaitugu" bezalako mezuez inguratu zuten fakultatea.Gogoratu behar dugu, Goizaneren dinamikaren baitan Goizaneri argazkia eta Goizaneri idatzi gisako ekintzak jarri dituztela martxan zuzenbideko ikasleek.

2014/02/19

ZUZENBIDEKO IAk ETENGABEKO BOIKOTA JASATEN DUELA SALATU DU

IAko Zuzenbideko ikasleen irakurketa:

Leiako Fakultateko Zuzenbideko fakultatean gure jarduera burutzen dugun Ikasle Abertzaleok etengabeko boikota jasaten dugu azken aldian. Kartelak arrankatu dizkigute, gure jardueraz informatzeko erabiltzen dugun baliabide eraginkorrena zentsuratuz. Ikasleok dugun paro akademikorako eskubidearen egikaritzan mehatxuak jaso izan ditugu...

Baina azken eraso honek gure pazientziarekin amaitu du. Gure fakultateko ikaskide zen Goizane Pinedoren inguruko kainpainaren harira izan da. Fakultate mailan Goizaneri idatzi edo Goizaneri argazkia bezalako dinamikak jarri genituen abian, bide batez euskal gazteria jasaten ari den jasarpena salatzeko asmoz. Kanpaina horien aurrean errespetua eta elkartasuna adierazi beharrean gure antolakundeak ardatz moduan duen ideologia feministaren aurka jo dute, dinamikaz informatzen zuten karteletan PUTA jarriz.

Erabatekoa da ekintza horiekiko  fakultate honetako IAren gaitzespena, eta hementxe berresten dugu, iraganean bezala, balore eta ekintza matxisten aurrean tinko eutsiko diogula. Gurekin bat egiten duten balore feministei jarraituz. 

Beraz, etengabeko boikot eta eraso matxista hauen aurrean gurekin bat egiteko eskatzen dizugu, ikasle. Abian jarri ditugun kanpainekin elkartasuna erakutsiz.

Leioa, Zuzenbideko Ikasle Abertzaleak   

2014/02/18

UNIBERTSITATEAREN PRIBATIZAZIOAREN AURKA ELKARTU DIRA BERRIRO IKASLEAK BBK AURREAN

Aurreko astean lez, ikasleak berriro elkarretaratu dira unibertsitatearen pribatizazioaren aurka. Gaurkoan, BBK banketxearen aurrean elkartu dira, unibertsitate publikoaren defentsan. Gogoratu behar dugu ikasleek salatu dutela EU2015 unibertsitate estrategiaren baitan kokatzen dela enpresa pribatuen ezarpena campusean.


                

Ekintza zuzena BBKri
Elkarretaratzea burutzen zen bitartean -elkarretaratzetik kanpo- pertsona talde batek enpresa pribatuak kanpusean egotearekiko dugun ezadostazuna erakutsiz. Kapitala akatu pintada egin dute banketxearen kristalean eta pintura gorria jaurti dute barnealdera.



2014/02/17

IKASLE ASANBLADA SORTU DUTE ZUZENBIDEKO FAKULTATEAN

Gaur elkartu da lehen aldiz Zuzenbideko ikasleen asanblada. 30 bat ikasle bildu ditu, eta Zuzenbideko ikasleen baldintzen gainean hausnartu eta euren baldintzak hobetzeko hainbat ekimen jarriko dituzte martxan. Ildo nagusitzat euskaraz ikasteko baldintzen hobekuntza eta apunteen kolektibizazioa sustatu nahi dituzte. Horrez gain Bizkaiko Ikasle Eztandaren baitan lanean hasiko dira. Eurekin bat egin nahi izan ezkero, Zuzenbideko ikasle horri zuzentzen gara astelehenean 13tan bertaratzeko deia eginez. 


GOIZANERI ARGAZKIA EKIMENA BURUTUKO DUTE OSTEGUNEAN 11:00ETAN ZUZENBIDEN

Zuzenbideko fakultateko ikasleek deialdi zabala egin dute  euren ikaskide Goizane Pinedorentzat elkartasun argazkia ateratzeko. Ekintza otsailak 20, osteguna, 11:00etan egingo da Zuzenbide fakultatearen aurrean. Goizane Zuzenbide fakultateko ikaslea urtarrilaren 18an atxilotu zuen Ertzaintzak, Gasteizen, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izateari uko egin eta 3 hilabetez ezkutuan egon ondoren. Goizane 26/11 auzian inputaturik dago, beste 36 gazterekin batera eta espetxean aurkitzen da gaur egun. Ildo horretan, Zuzenbide fakultateko ikasleek hainbat elkartasun ekimen burutuko dituzte euren ikaskideari elkartasuna adierazteko.  

2014/02/13

UNIBERTSITATEKO PRIBATIZAZIOAREN AURKA AGERTU DIRA IKASLEAK

Gaur, hilak 12, Aliprox (Eroski) zabaldu dute Leioako Campusean. Beste enpresa pribatu baten ezarpenaren aurrean, zientzitako fakultateko asanbladak deituta, Mikel Laboa plazan elkartu dira ehun bat ikasle, enpresa pribatuak unibertsitatean sartzeren aurka. Bertan, azpimarratu dute EU2015 unibertsitate erreformarekin bat datorren urratsa dela enpresa pribatuen irekiera, ikasleei sortzen zaizkigun beharrei etekin pribatuak ateratzea izanik xede. Ildo horretan, espazio horien erabilera ikasleoi egokitutakoa izan behar dela aldarrikatu dute, ikasleon hautuaren menpe egonik.

Ikasleen irakurketa:
EU2015 unibertsitate erreforma gainean daukagu iada, eta unibertsitatearen estrategia berri horren punturik garrantzitsuenetariko bat enpresa pribatuen ezarpenak da. Gaur, Aliprox supermerkatuaren irekierarekin errealitate honen beste adibide bat ikus dezakegu (BBK, Pans&Company, kafetegia, makinak...) Unibertsitatearen diru publikoaren kudeaketa ikasleon onurarako izatea nahi dugu, ez enpresa