Bizkaiko Ikasle Eztanda aurkeztu dute gaur, Bizkaiko ikasle antolakunde eta asanblada ezberdinek. Bertan adierazi dute, gaur egungo hezkuntzak kapitalismoaren beste pieza bat izateko hezten gaituela. Era berean, indibidualtasuna eta lehiakortasuna sustatzen dituela hezkuntza eredu honek. Gainera, azpimarratu dute, euskalduntzea bermatzen ez duten hezkuntza ereduak sustatzen ari direla hezigune askotan; ikasketak bere osotasunean euskaraz egin ezin izatea adibide. Ildo horretan, salatu dutenez "7 lurraldeak batzen dituen jakintza zein ikuspegi oro baztertu edo kontzeptu bezala ukatzen da, nazio bezala zapaltzearen bermeetako bat bihurtuz". Hori gutxi balitz, gaineratu dute "sexuaren gainean eraikitako generoen" arabera banatutako rol eta identitateetan hezten gaituztela. Gainera, adierazi dute onartu berri den LOMCE eta "inposatuko diguten Estrategia Universidad 2015" bezalako erreformen bidez zapalkuntza guzti hauek muturreraino eramaten direla.
Hori dela eta, ezinbestekoa ikusten dute "Bizkaiko ikasleria osoa batu, eta eraso guzti hauen kontra gaudenez, hitzetatik ekintzara igarotzea, eta herritik herriarentzakoa den hezkuntza praktikara eramanez, egungo eredua errotik irauliko duen ikasle mugimendua eztandaraztea". Horretarako, ikastetxe eta fakultate bakoitzeko gela bakoitzeko ikasle guztiei manifestu honetara atxikitzeko eta Martxoaren 27an Bilboko kaleetan " orain arte inoiz ikusitako Bizkaiko Ikasle Eztanda handienera" batzeko deia egin diete. Amaitzeko adierazi dute onartezina den sistema eta hezkuntza hau sostengagaitza egingo duen egoera sortzera doaztela, horretarako sinbolikoki denen artean atzera kontu bat aktibatu dute gaurtik martxoak 27ra bitarte.Informazio gehiagorako: ikasleeztanda.net
hspace="16" vspace="16" />





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina