Ikasle andana EU2015en aurkako manifestazioan

Ikasleek hiru fakultate eta errektoreordetza hartu dituzte

Leioako Ikasle Jardunaldiak

Martxoan egingo duten Herri Unibertsitatearen aurreko ekintza bezala antolatu dituzte jardunaldiak

2014/01/16

Bizkaiko Ikasle Eztanda aurkeztu dute ikasle antolakunde eta asanblada ezberdinek.

Bizkaiko Ikasle Eztanda aurkeztu dute gaur, Bizkaiko ikasle antolakunde eta asanblada ezberdinek. Bertan adierazi dute, gaur egungo hezkuntzak kapitalismoaren beste pieza bat izateko hezten gaituela. Era berean, indibidualtasuna eta lehiakortasuna sustatzen dituela hezkuntza eredu honek. Gainera, azpimarratu dute, euskalduntzea bermatzen ez duten hezkuntza ereduak sustatzen ari direla hezigune askotan; ikasketak bere osotasunean euskaraz egin ezin izatea adibide. Ildo horretan, salatu dutenez "7 lurraldeak batzen dituen jakintza zein ikuspegi oro baztertu edo kontzeptu bezala ukatzen da, nazio bezala zapaltzearen bermeetako bat bihurtuz". Hori gutxi balitz, gaineratu dute "sexuaren gainean eraikitako generoen" arabera banatutako rol eta identitateetan hezten gaituztela. Gainera, adierazi dute onartu berri den LOMCE eta "inposatuko diguten Estrategia Universidad 2015" bezalako erreformen bidez zapalkuntza guzti hauek muturreraino eramaten direla. 

Hori dela eta, ezinbestekoa ikusten dute "Bizkaiko ikasleria osoa batu, eta eraso guzti hauen kontra gaudenez, hitzetatik ekintzara igarotzea, eta herritik herriarentzakoa den hezkuntza praktikara eramanez, egungo eredua errotik irauliko duen ikasle mugimendua eztandaraztea". Horretarako, ikastetxe eta fakultate bakoitzeko gela bakoitzeko ikasle guztiei manifestu honetara atxikitzeko eta Martxoaren 27an Bilboko kaleetan " orain arte inoiz ikusitako Bizkaiko Ikasle Eztanda handienera" batzeko deia egin diete. Amaitzeko adierazi dute onartezina den sistema  eta hezkuntza  hau sostengagaitza egingo duen egoera sortzera doaztela, horretarako sinbolikoki denen artean atzera kontu bat aktibatu dute gaurtik martxoak 27ra bitarte.

Informazio gehiagorako: ikasleeztanda.net




2014/01/10

LEIOATIK ERE BIHAR BILBORA JOATEKO DEIA; TANTAZ TANTA ITSASOA



Leioako ikasleei deia luzatu zaie bihar Bilboko manifestazio nazionalera joan daitezen; giza eskubideak, konponbidea, bakea lelopean.


Afera horretan, Leioako canpusa elkartasun tantaz bustirik esnatu da gaur, ikasle olatua eratzeko deia eginez.




Atzerrian dauden ikasle tantek ere euren elkartasuna adierazi dute bideo honen bidez