Ikasle andana EU2015en aurkako manifestazioan

Ikasleek hiru fakultate eta errektoreordetza hartu dituzte

Leioako Ikasle Jardunaldiak

Martxoan egingo duten Herri Unibertsitatearen aurreko ekintza bezala antolatu dituzte jardunaldiak

2013/11/26

BURUJABETZAREN HAZIEZ, IRAULTZA FEMINISTA

Aste osorako egitarau zabala aurkeztu dute Leioako Ikasle Abertzaleakeko kideek. Egitarauari atzo eman zioten hasiera, emakumeen aurkako errepresio oro salatuz kontzentra baten bidez, 12etan Mikel Laboa plazan. Gaur, hilak 26, Falso Orgasmo dokumentala ikusi ahal izan dute 14. gelara bertaratutakoek. Egitarauak bihar jarraituko du maskulinitate hegemonikoaren deseraikuntzarako tailerrarekin. Tailerra 4. gelan burutuko da 11:00etan. Azkenik, ostegunean, feminismo masterreko ikasleek mikromatxismoaren inguruko zineforuma eta eztabaida eskainiko dute 16. gelan ordu berean. 

2013/11/19

Ikasle Jaialdia izango da ostegunean (21) 7KatuGaztetxean

Leioako ikasle eragileek 21eko grebara batzeko deia zabaldu dute.

 IA, IE, Irauli, GK eta GKK ikasle antolakundeek bat egin dute 21eko greba elkarrekin deitzeko. Leioako ikasle mugimendua antolatuko duen prozesu bati hasiera emateko, hilaren 21ean greba deitu dute Leioako ikasle eragile esanguratsuenek. Elkartze hori adierazteko pasaden astean prentsaurreko bat eman zuten eragileek. Prentsaurreko horretan finkatu zuten hasiera puntua izan zen azaroaren 21a.

Azaroaren 21a ez da soilik elkartze horren abiapuntua izango, greba egun hau onartua izango den LOMCE legea arbuiatzeaz gain, datorkigun EU2015 unibertsutateko erreforma gelditzeko indar batze bat izango da. 

Ezin dugu ahaztu ikasle kontseilua sindicato de estudiantesek deituriko 20ko grebara atxikitu dela. Ofizialki hezkuntza paroa deituz UPVn. Kontuan hartu behar dugu sindicato de estudiantesek ez duela errepresentazioarik Leioan.  Beraz, Leioako testuingurua eta beharrak kontuan hartuta, eragileek ikasle kontseiluaren pasibitatea salatu eta 21eko grebarekin bat egiteko deia egiten die ikasleei ondorengo egitarauaren bidez:
   

2013/11/11

LEIOATIK AURKEZPEN ASANBLADA IREKIA

Leioatik proiektu komunikatiboan parte hartu nahi? GKZ fakultateko sarreran aurkituko gaituzu azaroaren 12an, asteartea, 13:30etan. Bestela, bidali iezaguzu mezu bat leioakom@gmail.com helbidera.

MURRIZKETEN ETA EGUNGO UNIBERTSITATEAREN INGURUKO MAHAI-INGURUA

Murrizketen eta egungo unibertsitatearen inguruko mahai ingurua deitu du Irauli ikasle elkarteak. Ikasle zein irakasleen partehartzea sustatuko duen  mahai-ingurua ostegunean burutuko da 12:00etan GKZ fakultateko auditorioan. Parte hartzaileak medikuntzako eta zientzia politikoetako ikaslea, GKZko irakaslea izango dira.
Informazio gehiagorako Irauliren webgunea