2013/10/15

"LIBRE" ELKARTASUN MEZUAK LEIOAN

Ikasle Abertzaleakeko kideek elkartasunetik konpromisora mobilizatzeko deia zabaldu dute. Ostegunean, hilak 17, 13:00etan Mikel Laboa plazara bertaratzeko deia egin du eragileak, arropa laranjarekin ahal izanez gero.

Astelehenean hasi ziren Gazte Mugimendua (26/11 sumarioa) eta Herriko Tabernen (35/02sumarioa) auzien aurkako epaiketak.  Lehenengo horretan 40 gazte daude auzipetuak; 6 urteko espetxe zigorra eskatzen zaizkielarik, Segiko kide izatea egotzita. Bigarrenik, Herriko Tabernen auzian: HB, EH eta Batasunarekin lotuta 36 lagun daude auziperaturik, zortzi eta hamabi urteko espetxe zigorra eskatzen zaizkie. Horrez gain, 110 herriko taberna ere epaituko dituzte “erantzule zibil” izatea egotzita, horien aurkako sententziak itxiera suposa dezake. Kasu horretan, zehazteko dago Herriko Tabernen arduradunek erantzukizun penalak euren gain hartu beharko ote dituzten.

Beste 200 pertsona inguru ere antzeko egoeran aurkitzen dira Euskal Herrian. Lan politikoa egiteagatik espetxeratze arriskuan aurkitzen direlarik. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina