2013/10/21

Leioatik At! atala martxan dago dagoeneko!

Pasa den urtean Leioatik! Proiektu komunikatiboa sortu genuen, gure campusean gertatzen dena ikuspegi kritiko batetik berri emateko helburuarekin. Gutxinaka gutxinaka atalak gehituz joan gara, eta sarea Leioako berriez busti ere. 



Asko gara Leioan ikasten dugun ikasleak, ikasturtea Leioan igarotzen dugunak, zein programa ezberdinen baitan, ikasturtean zehar, kanpoan ikasten dabiltzanak. Azken hauen leihotxo bat irekitzea nahi izan dugu, eta horregatik Leioatik At! Atala martxan jarri dugu.

Europan zehar edota latinoamerikan dauden ikasleen bizipenak izango dira atal honen funtsa. Lehengo pertsonan kontatuko dizkigute haien bizipen eta esperientzia ezberdinak.


Leioako ikaslea bazara, kanpoan iaksten bazaude eta atal honetan parte hartzera animatzen bazara idatziguzu leioatikat@gmail.com helbidera! 

Goazen Leioatik mundura,

Goazen Leioatik At!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina