2013/10/11

Leioako ikasleek LOMCEren onarpenaren aurrean euren hezkuntza sistema irudikatu dute

Urriak 10, osteguna, LOMCE hezkuntza erreforma onartu zen parlamentuan. Ildo horretan, Ikasle Abertzaleakeko kideek haserrea irudikatzeko deia egin zuten, #HaserreEguna deituriko horretan. Agerraldia egiten lehenak Irakaskuntza eta Gizarte Harremanak fakultateko ikasleak izan ziren, 11:00etan burutu zuten kontzentrazioan erreforma deslegitimatuz.

Ikasle andana bildu zen "Magisteritzako ikasleok LOMCEri ez" lelopean. Ondoren, pintura eskutan, erreformaren aurrean aldarrikatzen dituzten "publikoa, parekidea, euskalduna eta askea" bezalako balioak   irudikatu zituzten fakultateko zutabeetan. Ekintza koloretsu honek ikasle ugariren parte-hartzea jaso zuen.

12:00etan Mikel Laboa plazara bertaratzeko deia egin zuen ikasle Abertzaleakek. Antzeko ekimen baten bidez, bertaratu zen jendetzak euren aldarrien bidez eraiki zuen erreformaren aurrean proposatzen duten hezkuntza sistema: euskaldun, parekide, publiko eta laikoa. Guzti hori irudikatzeko GKZ fakultatearen orman dagoen UPV logoa aldarri horiek biltzen zituen kartoi zatiz estali zuten.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina