Ordubatak heldu bezain laster kareta zuridun sei ikaslek hartu zuten hitza. Leioako Canpuseko 6 kide epaituak irudikatu zituzten horrela: Eñaut Aiartzaguena, Oier Zuñiga, Xabi De La Maza eta Goizane Pinedo Leioako ikasle ohiak eta Karmelo Landa irakaslea. Irakurketan euskal gizarteak garai berri baten aldeko apustua egin duen arren Espainiar Estatuak errepresioaren bidetik jarraitzen duela salatu zuten ikasleek. Bertan, azpimarratu zuten epaiketak politikoak direla, eta akusazioaren frogak zentzugabeak direla. Herri honek sekulako indarra duela aldarrikatu zuten, eta erasotzen bagaituzte are eta indartsuago egingo garela. Azkenik, elkarlanean irabaztera goazela oihukatu zuten hizlariek "koloreztatu gaitezen laranjaz, heldu diezaiogun ondokoari eta ekin diezaiogun lanari, Euskal Herri LIBRE batean bizi garelako: egin irribarre irabaztera goaz eta!"
Irakurketa amaitu bezain laster "elkartasunetik konpromisora LIBRE" zioen pankarta erraldoi bat zintzilikatu zuten gorila maskaradun bi lagunek, GKZ fakultateko ormatik. Txaloartean amaitu zen elkarretaratzea eta ondoren " elkartasunetik konpromisora goaz, konpromisotik konponbidera zubia eraikitzeko" aldarria irudikatzeko, ikasleek elkartasun martxari ekin zioten zubirantz, argazki baten bidez elkartasuna irudikatzeko. Amaitzeko, aipatu beharra dago ekimena bi seguraten kontrolpean jaso zela, eta Leioatiketik salatu nahi dugu adierazpen askatasunaren aurka agertu zela atzo UPV.
hspace="16" vspace="16" />





iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina