BUIAren oharra:
Ostegun honetan aurkeztuko dugu azken urte hauetan Bilboko ikasle mugimendu faltari buelta emoteko sortu den Bilboko Unibertsitateetako Ikasleen Asanblada, BUIA. Sarriko, Deustu, San Mames, BegoƱako Andra Mari ta EUITIko ikasleak biltzen dituen asanblada.
Badago bestelako hezkuntza mota: lankidetza, kolektiboa, beste gauza guztien gainetik jartzen dituena. Elkartasuna zer den erakusten duena, eta besteak zapaltzea baino, besteekin lan egitea zer den erakusten duena. Parekidea, euskalduna, kritikoa, sakona. Badago beste eredu bat, badugu zergatik borrokatu. Bilboko unibertsitateak aktibatu behar ditugu, hiriburu fisikoa borrokaren, antolakuntzaren eta alternatibaren hiriburua bihurtuz. Asko dago egiteko, beraz, eta zuotako inor ez dago soberan.
ANIMATU TA ZATOZ GUREKIN BILBO MUGITZERA!
hspace="16" vspace="16" />






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina