Ikasle andana EU2015en aurkako manifestazioan
Ikasleek hiru fakultate eta errektoreordetza hartu dituzte
Leioako Ikasle Jardunaldiak
Martxoan egingo duten Herri Unibertsitatearen aurreko ekintza bezala antolatu dituzte jardunaldiak
2013/10/28
2013/10/25
BUIA AURKEZTU DUTE BILBOKO UNIBERTSITATEETAKO IKASLEEK
BUIA, Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanbalada, urkeztu zuten atzo 19:00etan Unamuno plazan. Bertan, azaldu zuten BUIA bilboko unibertsitate ezberdinetako asanbladak biltzen dituen taldea dela; hain zuzen: Deusto, Sarriko, San Mames eta Andra Mari unibertsitateetako kideek osatzen dute asanblada. Sorrerari dagokionez, azaldu zuten urte hasieran bildu zirela unibertsitate ezberdinetako asanbladak deitzen zituen deialdi zabal batean, eta helburutzat finkatu dituztela unibertsitateetan dauden arazoak lantzea eta ikaslegoa arazo horietaz kontzientziatzea; arazoa horiei ekintza ezberdinen bitartez aurre eginik.
Aurkezpena amaitu bezain laster trikipoteoak girotu zuen gaua, ikasleak Somera kaletik Bilbira eramanez. Bertan, egitarauan zehaztu bezala jolasak egin zituzten eta ekimena Zazpi Katun amaitu zuten luntx eta musikarekin.
Azaroaren 16an Azken Ikasle Dantza Donostian!
IAk 25. urte bete ditu eta jaialdia Donostian izango da, Azaroaren 16an, nazioarteko ikasle egunaren bezperan. Bertan Ze Esatek, Gose, Bad Sound System, Betagarri eta Las Tea Party taldeekin gozatzeko aukera izango dugu. Horretaz aparte, kolaborazioak egongo dira, besteak beste Doctor Deseo, Des-kontrol, Anger eta Amaiur taldeetako kideak.
Sarrerak Euskal Herriko txoko askotan jarri dira salgai, baita Leioako Campusean ere. Leioako IAko kideek abisatu dutenez, sarrerak campusean saltzen hasi bezain laster abisatuko da.
Sarrerak Euskal Herriko txoko askotan jarri dira salgai, baita Leioako Campusean ere. Leioako IAko kideek abisatu dutenez, sarrerak campusean saltzen hasi bezain laster abisatuko da.
Info guztia AZKENIKASLEDANTZA.TK-n jarri da eskuragai
2013/10/21
Leioatik At! atala martxan dago dagoeneko!
Pasa den urtean Leioatik!
Proiektu komunikatiboa sortu genuen, gure campusean gertatzen dena
ikuspegi kritiko batetik berri emateko helburuarekin. Gutxinaka
gutxinaka atalak gehituz joan gara, eta sarea Leioako berriez busti
ere.
Asko gara Leioan ikasten dugun ikasleak, ikasturtea Leioan igarotzen dugunak, zein programa ezberdinen baitan, ikasturtean
zehar, kanpoan ikasten dabiltzanak. Azken hauen leihotxo bat
irekitzea nahi izan dugu, eta horregatik Leioatik At! Atala martxan
jarri dugu.
Europan zehar edota
latinoamerikan dauden ikasleen bizipenak izango dira atal honen
funtsa. Lehengo pertsonan kontatuko dizkigute haien bizipen eta
esperientzia ezberdinak.
Leioako ikaslea bazara, kanpoan iaksten bazaude eta atal honetan parte hartzera animatzen bazara idatziguzu leioatikat@gmail.com helbidera!
Goazen Leioatik mundura,
Goazen Leioatik At!
BUIA badator!
BUIAren oharra:
Ostegun honetan aurkeztuko dugu azken urte hauetan Bilboko ikasle mugimendu faltari buelta emoteko sortu den Bilboko Unibertsitateetako Ikasleen Asanblada, BUIA. Sarriko, Deustu, San Mames, Begoñako Andra Mari ta EUITIko ikasleak biltzen dituen asanblada.
Badago bestelako hezkuntza mota: lankidetza, kolektiboa, beste gauza guztien gainetik jartzen dituena. Elkartasuna zer den erakusten duena, eta besteak zapaltzea baino, besteekin lan egitea zer den erakusten duena. Parekidea, euskalduna, kritikoa, sakona. Badago beste eredu bat, badugu zergatik borrokatu. Bilboko unibertsitateak aktibatu behar ditugu, hiriburu fisikoa borrokaren, antolakuntzaren eta alternatibaren hiriburua bihurtuz. Asko dago egiteko, beraz, eta zuotako inor ez dago soberan.
ANIMATU TA ZATOZ GUREKIN BILBO MUGITZERA!
2013/10/18
LEIOAKO IKASLEEK ELKARTASUNETIK KONPROMISORA URRATSA EMAN ZUTEN ATZO
Ordubatak heldu bezain laster kareta zuridun sei ikaslek hartu zuten hitza. Leioako Canpuseko 6 kide epaituak irudikatu zituzten horrela: Eñaut Aiartzaguena, Oier Zuñiga, Xabi De La Maza eta Goizane Pinedo Leioako ikasle ohiak eta Karmelo Landa irakaslea. Irakurketan euskal gizarteak garai berri baten aldeko apustua egin duen arren Espainiar Estatuak errepresioaren bidetik jarraitzen duela salatu zuten ikasleek. Bertan, azpimarratu zuten epaiketak politikoak direla, eta akusazioaren frogak zentzugabeak direla. Herri honek sekulako indarra duela aldarrikatu zuten, eta erasotzen bagaituzte are eta indartsuago egingo garela. Azkenik, elkarlanean irabaztera goazela oihukatu zuten hizlariek "koloreztatu gaitezen laranjaz, heldu diezaiogun ondokoari eta ekin diezaiogun lanari, Euskal Herri LIBRE batean bizi garelako: egin irribarre irabaztera goaz eta!"
Irakurketa amaitu bezain laster "elkartasunetik konpromisora LIBRE" zioen pankarta erraldoi bat zintzilikatu zuten gorila maskaradun bi lagunek, GKZ fakultateko ormatik. Txaloartean amaitu zen elkarretaratzea eta ondoren " elkartasunetik konpromisora goaz, konpromisotik konponbidera zubia eraikitzeko" aldarria irudikatzeko, ikasleek elkartasun martxari ekin zioten zubirantz, argazki baten bidez elkartasuna irudikatzeko. Amaitzeko, aipatu beharra dago ekimena bi seguraten kontrolpean jaso zela, eta Leioatiketik salatu nahi dugu adierazpen askatasunaren aurka agertu zela atzo UPV.
2013/10/17
"LIBRE" KAMISETAK ETA PULTSERAK SALGAI MIKEL LABOA PLAZAN
2013/10/16
"LIBRE" MEZUAK EZABATU DITUZTE GKZ FAKULTATEAN
Epaiketen harira, aste osoan zehar agertu dira "LIBRE" elkartasun mezuak Leioan. Atzo, GKZ fakultateko ateak "LIBRE" mezuez marraztuak agertu ziren. Gaur,ordea, lehen orduan mezu horiek ezabatuak agertu dira, ikasleei elkartasuna ezkutatuz. Hala ere, Ikasle Abertzaleakeko kideek elkartasun mezuak zabaltzen jarraitu dute gaur, eskuorrien bidez. Gogoratu eragile abertzaleak bihar, hilak 17, 13:00etan Mikel Laboara elkartzeko deia egin duela, "elkartasunetik konpromisora" lelopean. Bertaratuko direnei laranja kolorez janzteko eskatu die.2013/10/15
"LIBRE" ELKARTASUN MEZUAK LEIOAN
Ikasle Abertzaleakeko kideek elkartasunetik konpromisora mobilizatzeko deia zabaldu dute. Ostegunean, hilak 17, 13:00etan Mikel Laboa plazara bertaratzeko deia egin du eragileak, arropa laranjarekin ahal izanez gero.
Astelehenean hasi ziren Gazte
Mugimendua (26/11 sumarioa) eta Herriko Tabernen
(35/02sumarioa) auzien aurkako epaiketak.
Lehenengo horretan 40 gazte daude auzipetuak; 6 urteko espetxe zigorra
eskatzen zaizkielarik, Segiko kide izatea egotzita. Bigarrenik, Herriko
Tabernen auzian: HB, EH eta Batasunarekin lotuta 36 lagun daude auziperaturik,
zortzi eta hamabi urteko espetxe zigorra eskatzen zaizkie. Horrez gain, 110
herriko taberna ere epaituko dituzte “erantzule zibil” izatea egotzita, horien aurkako
sententziak itxiera suposa dezake. Kasu horretan, zehazteko dago Herriko
Tabernen arduradunek erantzukizun penalak euren gain hartu beharko ote
dituzten.
Astelehenean hasi ziren Gazte
Mugimendua (26/11 sumarioa) eta Herriko Tabernen
(35/02sumarioa) auzien aurkako epaiketak.
Lehenengo horretan 40 gazte daude auzipetuak; 6 urteko espetxe zigorra
eskatzen zaizkielarik, Segiko kide izatea egotzita. Bigarrenik, Herriko
Tabernen auzian: HB, EH eta Batasunarekin lotuta 36 lagun daude auziperaturik,
zortzi eta hamabi urteko espetxe zigorra eskatzen zaizkie. Horrez gain, 110
herriko taberna ere epaituko dituzte “erantzule zibil” izatea egotzita, horien aurkako
sententziak itxiera suposa dezake. Kasu horretan, zehazteko dago Herriko
Tabernen arduradunek erantzukizun penalak euren gain hartu beharko ote
dituzten.
Beste 200 pertsona inguru ere antzeko egoeran aurkitzen dira Euskal
Herrian. Lan politikoa egiteagatik espetxeratze arriskuan aurkitzen direlarik.
2013/10/11
Leioako ikasleek LOMCEren onarpenaren aurrean euren hezkuntza sistema irudikatu dute
Urriak 10, osteguna, LOMCE hezkuntza erreforma onartu zen parlamentuan. Ildo horretan, Ikasle Abertzaleakeko kideek haserrea irudikatzeko deia egin zuten, #HaserreEguna deituriko horretan. Agerraldia egiten lehenak Irakaskuntza eta Gizarte Harremanak fakultateko ikasleak izan ziren, 11:00etan burutu zuten kontzentrazioan erreforma deslegitimatuz.
Ikasle andana bildu zen "Magisteritzako ikasleok LOMCEri ez" lelopean. Ondoren, pintura eskutan, erreformaren aurrean aldarrikatzen dituzten "publikoa, parekidea, euskalduna eta askea" bezalako balioak irudikatu zituzten fakultateko zutabeetan. Ekintza koloretsu honek ikasle ugariren parte-hartzea jaso zuen.
12:00etan Mikel Laboa plazara bertaratzeko deia egin zuen ikasle Abertzaleakek. Antzeko ekimen baten bidez, bertaratu zen jendetzak euren aldarrien bidez eraiki zuen erreformaren aurrean proposatzen duten hezkuntza sistema: euskaldun, parekide, publiko eta laikoa. Guzti hori irudikatzeko GKZ fakultatearen orman dagoen UPV logoa aldarri horiek biltzen zituen kartoi zatiz estali zuten.
2013/10/09
2013/10/08
#BizkaibusAstindu: Bizkaibus, zerbitzu publiko duina?
Pasa den ikasturte bukaeran Bizkaibusen inguruan sortu zen mugimendu anitza ikusita, Leioatik!eko lagunek mikroa eta kamera hartu eta campusean barrena ibili ginen ikasleei galdezka.
Horrela, Leioako ikasle ezberdinen testigantzak bildu ditugu eta aurtengo kurtso hasieran testuinguratu dugu.
2013/10/07
Atal berri bat daukagu Leioatik!-en
Urteak dira jada Leioan Bizkaibusen gaia pil-pilean dagoela. Batzutan bero, beste batzutan apalago. Pasa den ikasturtearen azken hilabeteetan, gai honen inguruko mugimendu bat sortu zen, unibertsitatera joan ahal izateko hartu behar dugun garraio publikoaren inguruko kezkak adierazi eta dauden prezio, espazio eta bestelako arazoei aurre egiteko. Gaia bero-bero zegoela heldu zen ikasturtearen amaiera eta ikasturte berriaren hasiera ez da gutxiagorako izan.
Horregatik, Leioako ikasleon intereseko gaia dela ikusita, atal berezi bat eskeintzea erabaki dugu. Bertan, Bizkaibusen aferaren inguruko berriak, erreportaiak, etab. topatzeko aukera izango duzue.
Atal berezi honetara sartzeko, eskuineko menuan, "txio-txioka"-ren azpian "Bereziak" sailean topatu dezakezue Bizkaibus baten irudiarekin!
Ez da aurten izango dugun atal berri bakarra, beraz ADI EGON IKASLE!
Horregatik, Leioako ikasleon intereseko gaia dela ikusita, atal berezi bat eskeintzea erabaki dugu. Bertan, Bizkaibusen aferaren inguruko berriak, erreportaiak, etab. topatzeko aukera izango duzue.
Atal berezi honetara sartzeko, eskuineko menuan, "txio-txioka"-ren azpian "Bereziak" sailean topatu dezakezue Bizkaibus baten irudiarekin!
Ez da aurten izango dugun atal berri bakarra, beraz ADI EGON IKASLE!
Ostegunean ekimena burutuko da Mikel Laboan, "Euskal Herria hezkuntzatik eraikiz" lelopean
Ostegunean Lomce onartuko du espainiar parlamentuak. Larunbatean Manifestazio Nazionala burutuko da Bilbon "Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki, LOMCEri ez!" lelopean. Leioako Ikasle Abertzaleek ez dute hau eraso isolatu bat bezala kokatzen. Bai Europa eta bai espainiar estatu mailan aurrera doan hezkuntzaren pribatizazio, zentralizazio, elitizazio...estrategia batean kokatzen dute.
Horren harira, ikasleriari dei egiten diote, ostegunean 12:00etan Mikel Laboan burutuko den ekimenean parte hartzeko. Bestalde, larunbateko manifestazio nazionalean, ikasle blokean parte hartzera deitzen dute ikasleria, 17:00etan Jesusen Bihotzetik ateraz.
2013/10/01
Herrira-ren aurkako sarekada salatzeko manifestazioa burutu da Leioako campusean
Jendetza batu da atzoko gertakarien harira, gaur goizeko 11:30etan Leioako campusean zegoen deialdira. 800 bat ikasle, irakasle eta unibertsitateko langile izan dira Mikel Laboa plazara hurbildutakoak. Herrira-ren aurkako sarekada salatu dute bertara hurbildu diren ikasle, irakasle eta unibertsitateko langileek; Leioan egin den azken urteetako mobilizazio jendetsuena izan delarik.
Atzo,
astelehena, E.T.A. erakunde armatua laguntzeaz egotzita 18 pertsona
izan ziren atxilotuak. Herrira-k Hernanin, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon
dituzten egoitzetan sartu zen Guardia Zibilak. Horretaz gain, egoitzak
prezintatu, internet zein sare sozialetako kontu ezberdinen itxiera
agindu eta Herrira-ren ekimenak 2 urtez ezgaitu ditu.
Goizean-goizetik
agertu dira gerora ospatu den manifestaziorako deialdia egiten zuten kartel eta pankarta ezberdinak campusean zehar. 11:30ak
heldu bezain laster jende andana bildu da Mikel Laboa plazan. “Atxilotuak
askatu, errepresiorik ez” lelopean martxan jarri dira bertaratutako guztiak, campus osotik barrena. Manifestazioan zehar “atxilotuak askatu”, “Herrira aurrera”, “amnistiarik gabe bakerik ez”
eta “Estatu espainola, estatu terrorista” bezalako aldarri eta oihuak entzuteko parada egon da ere.
Amaitzeko, Ikasle Abertzaleak-eko kideek atzoko gertakari lazgarriak salatu dituzte, horren aurrean ikasleen aldarrikapen bat plazaratuz. Bertan, ikasleen aldarrikapenean, ikasleak subjektu
politiko diren aldetik, PPren gobernuak martxan jarritako operazioa salatu dute, haiek ikasle gisa konponbidearen bidean egiten duten
ekarpena eta konpromisoa nabarmenduz. Bukatzeko, datozen egunetarako egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko gonbita egin diete Ikasle Abertzaleak-eko kideek bertaratutakoei.
Argazki galeria: Egunerokotasunari klik! atalean
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
hspace="16" vspace="16" />

















