Ikasle andana EU2015en aurkako manifestazioan
Ikasleek hiru fakultate eta errektoreordetza hartu dituzte
Leioako Ikasle Jardunaldiak
Martxoan egingo duten Herri Unibertsitatearen aurreko ekintza bezala antolatu dituzte jardunaldiak
2013/06/15
2013/06/13
MADDI ANE TXOPERENA ikaslearen iritzi artikulua: EHU ala EAEU?
Gasteizko pisuko azkeneko erlikiak biltzen, ohe azpitik zer ateratzen nuen ere ez nekiela, bi gauzaz ohartu nintzen batetik, ikasle pisu batean zenbat zikinkeria metatu daitekeen (kar kar…), eta bertzetik, urtea zeinen azkar pasatzen den; zeinen azkar ahanzten diren urtebete lehenago gertatutakoak.
Azkeneko pentsamendua karpeta beltz hautseztatu batek ekarri zidan. Barnean paper saldo bat: gutunak, egiaztagiriak, tituluak, eskariak, fotokopia… mota guzietako parafernalia burokratikoak.
Eta hori guzia ikasketak euskaraz egin nahi izateagatik.
Izan ere, urtero-urtero, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko zenbait ikaslek, baxoaren ondotik, unibertsitateko karrera euskaraz egiteko hautua egiten dute. Hautu kontzientea behar du honek ordea, helburua lortzeko hamaika oztoporen gainetik egin behar izaten baita jauzi.
Joan den urtean, 5 bat lagunek egin genuen aukera hori, horrek dakartzan akrobaziekin batera. Donostiara hamar mila joan etorri, UPVko bulegoetara, hezkuntza delegaritzara… Batetik bertzera bidali gintuzten haiek ere, ez zekitelako ez zer egin ez zer erran behar ziguten.
Azkenean, UNEDra bidali behar izan genuen eskutitz bat, baxoa homologatu ziezaguten. Baina nola kexatu? Gure anai-arreba zaharragoen garaian Parisera joan behar izaten zuten eta selektibitatea egitera! Eta gutako batzuek ere, proba espezifikoa egin behar izaten dute guk ikasitakoengandik guztiz ezberdinak diren edukiak ikasiz, bestela ezinezkoa delako karrera batzuetan eskatutako zenbait mailatara iristea…
Eta hori guzia eginez onartuko bagintuzte, gaitz erdi, baina bai zera! Nire lagun batek irailean, kurtsoa hasita, oraindik ez zekien bertan ikasi ahal izanen ote zuen ere… Ez dakit ongi ulertzen zaidan… laburki azalduz, Suedia edo Txinako (zerbait errateagatik) ikasle batek Espainiar estatura ikastera joateko egin behar lukeen paperkeria bera egitea eskatzen digute Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarrekooi EHUra joateko.
Zuei normala iruditzen zaizue ?
Aurten ez dakit nola ibili izanen diren baina ez nintzake sobera fidatuko. Bere burua “Euskal Herriko” Unibertsitatetzat duen horrek ez baitu inondik inora ere nazio ikuspegirik izanen, lurralde zati bati horrenbeste zailtasun jartzen dizkion bitartean.
2013/06/11
Hona hemen azkenengo Haraba! irratsaioa
Haraba!-ren oharra:
Hona hemen aste honetako irratsaioa.
Berrietan, Leioako campuseko ikasle eta irakasleen prentsaurrekoa, eta hezkuntza erreformari erantzun sendoago bat eman nahian herri mugimenduak egindako agerraldiak izan ditugu hizpide. Ondoren, Batxilergoko ikasle den Andreari egin diogu asteko elkarrizketa. Berari selektibitateari buruzko hainbat galdera egin dizkiogu. Azkenik, GUETeko Garazi eta Paula kolaboratzaileak izan ditu estudioetan kurtsoaren errepaso bat eginez, eta datorren urterako motorrak berotzen. Bukatzeko, ikasten ari diren hainbat ikasleri dei sorpresak egin dizkiegu, azterketa garaia nola bizi duten galdezka.
Gozatu!
2013/06/04
Bat egin dute murrizketen aurka EHUko ikasle antolakunde ta irakasle sindikatuek
Ohartarazi dute mozketen eraginez “kinka larrian” jartzen ari direla EHU.
Murrizketak EHU Euskal Herriko Unibertsitatean izaten ari diren eraginaz kezkatuta, sindikatuek eta ikasle taldeek elkar hartuta egin dute agerraldi bat. Honako talde hauek bildu dira mahai berean: LAB, EILAS, CCOO, ELA, UGT, Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Ekintza. Ohartarazi dute Eusko Jaurlaritza egiten ari den mozketen eraginez unibertsitatea “kinka larrian” jartzen ari dela, eta horren aurka altxatzeko eskatu diote IƱaki Goirizelaia errektoreari. “Ez unibertsitateko kideok ezta gizarteak ere ez luke ulertuko isilik gelditzea erabakitzea”.
Jaurlaritzak zehaztua zeukan unibertsitate planean aldaketak egin dituztela salatu dute, eta aurten 51,2 milioi euro gutxiago jasoko dituela EHUk Gasteizko gobernutik. Horrek ondorioak izango dituela ohartarazi dute; besteak beste, laborategietarako eta ikasketetarako materialak erosteko diru gutxiago izango dute, ekitaldi zientifikoetara joateko laguntzak ere eskastu dira, eta hainbat programa eta zerbitzutan murrizketak egiten ari dira. “EHUn oraindik ez gaude Espainiako Estatuko hainbat unibertsitatetan bezain egoera larrian, baina aurten jasoko duen finantzaketa urriarekin murrizketa latzak egin beharko ditu”.
Ikasleen egoera ere hartu dute gogoan. Tasak igo eta bekak eskastu dizkietela salatu dute. “Muturreko egoera batean gera daiteke gure unibertsitatea: langileen seme-alabak unibertsitatera joan ezinda baliabide faltagatik, behar bezala ikertu eta irakatsi ezinda...”. Tasak ez igotzeko eskatu dute, pagatzeko erraztasunak jartzeko eta bekak eguneratzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
hspace="16" vspace="16" />










