2013/05/12

Maiatzaren 16ean, osteguna, 14:00tan GKZko hallean "Goazen Herri komunikazioa antolatzera"

Azken orduko aldaketa: eguraldia dela eta, asanblada GKZko (Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultateko) hallean (pasilo gorritik iritsiko zara) egingo dela asanblada jakinarazi dute antolatzaileek.
Beraz, 14:00tan GKZko hall-ean.

Komunikazio ikasle talde baten oharra:

#HerriHarresia eraiki genuen, eta oraindik zutik dirau. Donostin eta Ondarrun argi geratu da herri batu baten indarra,  baita komunikazioaren indarra ere: garatutako estrategia komunikatiboari esker eta  etengabeko jarraipenari esker, Boulevardean eta Alamedan gertatzen dena Euskal Herritik eta Mundu osotik zabaldu da.

Apirilean, Donostin hasi eta asteburu honetan Ondarrun jarraitu duen #HerriHarresiaren dinamika ez dela hemen etengo argi dugu. Ehundaka gazte daude auziperatuta, eta tamalez, Euskal Herriko gazteon aurkako epaiketa politikoak aurrera jarraituko dute. 

Duela bi aste egin genuen aldarrikapenean nahi eta behar dugun kazetaritzaren ildoak plazaratu genituen. Horregatik, informazio kritiko, erreal eta askearen aldeko apustua egingo dugu, eta, mezu hori zabaltzen lagundu beharko genukela ulertzen dugunez, hemendik aurrera egongo diren herri harresietan eta antzerako dinamiketan komunikazio alorrean laguntzeko prest gaude. 

Hori guztiagatik, hemendik aurrerako #HerriHarresiko komunikazio lanetan laguntzeko prest dagoen edonor, maiatzaren 16an 14:00tan Mikel Laboan (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateen sarrerara) egingo dugun asanbladara hurbiltzera animatu nahi ditugu komunikazioko ikasle eta irakasle guztiak.

GOAZEN HERRI KOMUNIKAZIOA ANTOLATZERA!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina