2013/04/08

Asteazken honetan "Ka-kazetari" lipduba!


GKZ sarreran hasiko da. 11:00tan entsegu orokorra burutuko da eta 12:00etan grabaketa hasiko da.

Antolatzaileen irakurketa:

Bada aste batzuk “Ka-kazetari” egitasmoa ezagutaraztera eman zela. Komunikatzaileok, eta batez ere kazetariok sufritzen dugun egoera salatu nahi dugu Multimedia Komunikazio Masterreko ikasleok interneten famatua izan den bideo biral honekin. Dirudienez, lipdub fenomenoa zaharkitua geratu da, horregatik, “Flashdub Shake” fenomenoa sortuko dugu gure profesioaren aldeko aldarrikapena egiteko. Flsah Move, Lipduba eta Harlem Shake fenomeno ezberdinak batean biltzen saiatuko gara, alegia. Espero dugu jendea hurbiltzea gure saiakera honetara, eta batez ere, gure lanak, gizartean ohiartzuna izatea.

Abestia sortzerakoan umorez, gizartea jasaten ari den krisia salatzea zen helburua. Horretarako modan zegoen Gangman style abestia aukeratu genuen. Letra koreeraz zegoenez, geureratzea erabaki genuen, baina metrikarekin genituen arazoak tarteko, Joxerra Gartziaren laguntza izan dugu. Uste baino zailagoa egin zaigu guztioi letra hau sortzea, baina azkenean polita geratu dela esan daiteke. (Sekretu bat aireratze aldera, urrian hasi ginen proiektuarekin, eta otsaila erdialdera arte, ez dugu letra izan). Are gehiago gustatu zaigu letra, Enkore taldeko abeslariak, Xabi Hook, Mc Clane Studios-en grabatu zuenean. Abeslari bilbotarrak beste ukitu bat eman dio abestiari, eta benetan oso polita geratu da! Entzun ezazu.

Gainera, abestia zazpi hizkuntza ezberdinetara itzuli dugu, ahalik eta jende gehiagok uler dezan egiten dugun aldarrikapena. Letra bakarrik dago ikusgai beste hizkuntzetan, oraingoz ez baikara ausartzen abestera! Euskarazko bertsioari, gaztelerazkoa, katalanezkoa, galizierazkoa, frantsesezkoa, inglesezkoa, txinerazkoa eta portugesezkoa gehitu behar zaizkio. Guztiak daude irakurgai gure webgunean.

Lipdubean garrantzia duen beste kontu bat, atrezzoa da. Orainarte baztertuta utzi dugun zerbait, baino grabaketa eguna hurbildu ahala, geroz eta garrantzi gehiago duen kontua. Izan ere, Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea bisualki ez da batere polita, eta beraz, zerbait erakargarria egin nahi bada, apaindu beharra dago. Horretan, lan handia hartu dugu, kartelak, muralak, edo dena delakoak egiten. Eskerrak Itsaso Benedicto dugun klasean. Bellas Artes ikasitakoa da, eta bere laguntza arlo honetan ere, oso garrantzitsua izan da. Benetazko irudiak dirudite, eta horrek asko lagunduko du grabaketa unean.

Bestalde, Garazi Ramos eta biok, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan ginen, astearte goizean Lipdubaren inguruan hitz egiten. Helburua ahalik eta jende gehien bertaratzea da grabaketa egunean. Gure nahia hori da, ez gure lana izatea bakarrik, baizik jendea mugitzea, eta gizarteari konbentzitzea zein egoera larrian dagoen komunikazioaren mundua.

Asteazkenean grabatu genuen gu klasekideon artean lipdubaren ibilbidea, jende gutxirekin. Emaitza positiboa izan zen, nahiz eta jende gutxi ginen. Asteazkenean bizi genuenak, itxaropentsu egiten gaitu apirilaren 10eko zitarekin, izan ere, jendea hurbiltzen bada, sekulako emaitza lor dezakegu. 

Gure partetik, ezer gehiago egin dezakegu. Azken egun hauetan, sare sozial bidez xahutuko ditugu gure azken indarrak, izan ere, dena eman dugu proiektu honegatik, batzuk behintzat bai. Beraz, lagundu facebook, twitter edota webgune bidez helarazten dugun mezu guztiak zabaltzen, jendea jakitun izan dadin apirilaren 10ean, goizeko 11etan, lipduba grabatuko dela Leioako GZKFakultatean komunikatzaileen aldarrikapen gisa. Helburua, ahalik eta jende gehien hurbiltzea den arren, guretzat garrantzitsuena, hurbiltzen den jendeak ondo pasatzea da, eta batez ere, gure salaketa aintzat hartzea!

ESKERRIK ASKO ZUZENEAN EDO ZEHARKA, PROIEKTU HONETAN PARTE HARTU DUZUEN ORORI!

Informazio gehiago: http://lipdubmkm.wix.com/1213

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina