Leioako ikasleok ere korrikarekin bat eginez korrika txikia antolatuko dugu Leioako Canpusean, hilaren 21ean (osteguna). Lasterraldia 11:30etan hasiko da Mikel Laboa plazan, amaiera ere bertan izanik. Ibilbideak fakultate ezberdinak igaroko ditu; bertan jendea bilduz eta gehituz.Eman euskara elkarri ikasle!
Lehenik, GKZ fakultatea zeharkatuko du martxak; Lan Harremanen eta Zuzenbideko fakultateak igaroz. Ondoren, zubia zeharkatu eta liburutegira joango gara; bertatik, Aula Magna eta Errektoretzara igaroz. Behin ibilbide hau eginda, Irakaskuntza eta Gizarte Harremanen fakultatean barneratuko da lasterraldia; bertatik Arte Ederren fakultatera zuzenduz. Behin fakultate hori igarota, Zientzia eta Teknologien fakultatean sartu eta bertatik Erizaintza eta -Medikuntza eta Odontologia- fakultateak zeharkatuko ditugu. Behin azken hortatik irtenda, berriro ere Mikel Laboa plazara itzuliko gara; korrika txikiari amaiera emanez.
Animatu eta batu korrikara. Marraz dezagun ikasleon bidea euskararen arkatzaz.
hspace="16" vspace="16" />






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina