Hemen zaudeten batzuk dakizuten moduan, Alger Figeroa, preso politikoa izateaz gain EHUko ikaslea ere izan zen baina pairatzen zuen gaixotasunaren ondorioz klaseak utzi behar izan zituen.
Anjelek, haurtzarotik gaixotasun larria zuen, baina hala ere bere justizia senak bultzatuta Euskal Herria eta baita mundua eraldatzeko bidea hartu zuen. Poliziak, 21 urterekin sartu zuen barrura. Baina gazte gaztea izatea eta geixo larria eukitzeak ez zion Espainiar erregimenari Anjel hara eta hona eramateko gogoak kendu, bere sakabanaketa politika kriminala praktikan jarriz.
Gogoan izan behar dugu politika horren biktimak ez direla soitik askatasunagatik dena eman duten presoak, Anjel biktima zuzena izan bazen ere, ezin ahastu bere amonari gertatu zitzaiona, orain urte batzuk hilda suertatu zelako dispertsio politikaren ondorioz, 1997an Figueroa Alcala-Mecora bisitatzera zihoazela. Beraz, gaur ez da Anjeletaz soilik gogoratzeko eguna, Espainiar eta Frantzian espetxeetan dauden presoak gogoratzeko eguna ere bada.
Larriki gaixorik egon arren, estatuak bere azken egunetaraino zigortuta izan zuen Anjel beti izan duen eskuzabaltasuna erakutziz.
Jada ez dago gurekin, baina horrek ez du esan nahi gure azken egunetararte Euskal Herriko preso politiko guztiak gure artera itzultzeko borrokari uko egingo diogunik, herriagatik dena eman dutenek dena merezi dutelako.
Gora Anjel !!!
Gora eusko gudariak !!!
hspace="16" vspace="16" />






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina