2013/03/20

Bizkaibus duin eta publikoa eskatzeko autobusetan ordaindu gabe sartu eta ondoren horiek gelditu dituzte ikasleek


Bizkaibusaren prezio altuak eta zerbitzu txarra salatzeko desobedientzia zibileko ekintza bat burutu da EHUko Leioako Campusean. Termibusera doan autobusera ordaindu gabe sartu dira ikasle guztiak, gidariari ekintzaren zergatia azaldu eta gero. Autobus gidariak adierazi du bere nagusiak ez ateratzeko agindua eman diola, eta beraz, autobusa ez da abiatu.

13:30etan, Bizkaibuseko beste autobus guztiak gelditu dituzte ikasleek, errepidean eserialdi bat burutuz. Errektoreordeak ertzaintza ekartzearekin mehatxatu du, baina ikasleak ez dira altxa, minutu batzuk geroago Bizkaibusaren Inguruko Asanbladak gaiaren inguruko irakurketa egin duen arte.

Bizkaibus arazoa konpontzeko hainbat alternatiba daudela adierazi dute. Adibidez, hauetako bat ikasle bonoa sortzea izan daiteke. Aldi berean, ekintza gehiago egongo direla adierazi du asanbladak.

Irakurketa ikusteko hemen sakatu:




1 iruzkin: