2013/03/13

Bizkaibusaren inguruko bilkura irekia burutuko da Errektoreordearekin datorren astelehenean

Bizkaibusaren inguruko bilkura ireki bat burutuko da datorren astelehenean, martxoak 18. Bilkura horretan Carmelo Garitaonandiak hartuko du parte, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak. 


Hala, bilkurara gerturatzera animatzen diren ikasleek Bizkaibusaren prezio zein funtzionamenduari buruzko galderak helarazi ahal izango dizkiote Garitaonandiari. 

Zita 11.30etan izango da, Zientzietako fakultateko 2.5 gelan. Bizkaibusaren harira Campus mailan funtzionatzen aritu den ikasle-asanbladak antolatu du ekimena. Asanblada horrek iaz ekin zion Bizkaibusaren prezio altuen eta zerbitzu gabezien aurkako kanpainari, sinadura bilketa batekin. Bildutako sinadurak errektoreordeari bidali ostean, asteleheneko bilkura irekia antolatu dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina