2008an Bolognaren aurka era baketsuan protestatzeagatik EHUko Leioako 6 ikasle zigortu dituzte. 13 izan ziren osotara epaituak. Bilboko Epaitegiak hamabost eguneko isuna ordaintzera kondenatu ditu.
Ikasle Abertzaleak-en irakurketa:
Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere babesik handiena adierazi nahi die, lehenik eta behin, ikasleon hitzaren bozgorailu izateagatik eta Bologna Prozesuaren ikasle iritzia transmititzeagatik epaituak izan diren hamahiru ikasleei, batez ere zigortutako seiei.
Bestitik, UPVn eta Euskal Herriko unibertsitateetan orokorrean eman izan diren eta ematen ari diren eskubide zibil eta politikoen urraketa arbuiatu nahi dugu, nola ez, azken epaiketa honen erantzule gisa UPV eta bere errektore Iñaki Goirizelaia bera kokatuz.
- Epaia erabat politikoa da. Adierazpen askatasuna eta protesta baketsuak egitea zigortu da.
- Unibertsitate ezberdinetan ematen diren eskubide zibil eta politikoen urraketa etetea exijitzen diegu hezkuntza agintari ezberdinei. Honen baitan, kontrol kamerak kentzea, segurtasun indar pribatu nahiz publikoen desagertzea eta ikasleon kontrako erasoekin bukatzea.
- UPV da epaiketa honen erantzule nagusia, izan ere, gertakarien egunean gaur egungo errektore den Iñaki Goirizelaia zen UPVko Bizkaiko Errektoreordea. Berak baimendu zuen Ertzaintza campusean sartzea eta ikasleen kontra oldartzea.
- Euskal ikasleriari zein euskal herritarrei orokorrean, dei egiten diegu edozein eremutan eskubide zibil eta politikoen defentsan herri harresia eraiki dezaten.
Epaiketa ez da soilik 13 ikasleren kontrako epaiketa izan; Bolognaren kontrako borrokaren aurkako eta ikasle mugimenduaren kontrako epaiketa politikoa izan da.
hspace="16" vspace="16" />






iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina