Ikasle andana EU2015en aurkako manifestazioan

Ikasleek hiru fakultate eta errektoreordetza hartu dituzte

Leioako Ikasle Jardunaldiak

Martxoan egingo duten Herri Unibertsitatearen aurreko ekintza bezala antolatu dituzte jardunaldiak

2013/03/20

Bizkaibus duin eta publikoa eskatzeko autobusetan ordaindu gabe sartu eta ondoren horiek gelditu dituzte ikasleek


Bizkaibusaren prezio altuak eta zerbitzu txarra salatzeko desobedientzia zibileko ekintza bat burutu da EHUko Leioako Campusean. Termibusera doan autobusera ordaindu gabe sartu dira ikasle guztiak, gidariari ekintzaren zergatia azaldu eta gero. Autobus gidariak adierazi du bere nagusiak ez ateratzeko agindua eman diola, eta beraz, autobusa ez da abiatu.

13:30etan, Bizkaibuseko beste autobus guztiak gelditu dituzte ikasleek, errepidean eserialdi bat burutuz. Errektoreordeak ertzaintza ekartzearekin mehatxatu du, baina ikasleak ez dira altxa, minutu batzuk geroago Bizkaibusaren Inguruko Asanbladak gaiaren inguruko irakurketa egin duen arte.

Bizkaibus arazoa konpontzeko hainbat alternatiba daudela adierazi dute. Adibidez, hauetako bat ikasle bonoa sortzea izan daiteke. Aldi berean, ekintza gehiago egongo direla adierazi du asanbladak.

Irakurketa ikusteko hemen sakatu:

Kontzentrazioa, Anjelen heriotza salatzeko. "Anjel, agur eta ohore"


Zuzenbideko ikasle talde batek egindako irakurketa:

2013/03/19

6 ikasle zigorturik, 2008an bolognaren aurka protestatzeagatik

2008an Bolognaren aurka era baketsuan protestatzeagatik EHUko Leioako 6 ikasle zigortu dituzte. 13 izan ziren osotara epaituak. Bilboko Epaitegiak hamabost eguneko isuna ordaintzera kondenatu ditu.


Ikasle Abertzaleak-en irakurketa:

Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere babesik handiena adierazi nahi die, lehenik eta behin, ikasleon hitzaren bozgorailu izateagatik eta Bologna Prozesuaren ikasle iritzia transmititzeagatik epaituak izan diren hamahiru ikasleei, batez ere zigortutako seiei.

Bestitik, UPVn eta Euskal Herriko unibertsitateetan orokorrean eman izan diren eta ematen ari diren eskubide zibil eta politikoen urraketa arbuiatu nahi dugu, nola ez, azken epaiketa honen erantzule gisa UPV eta bere errektore Iñaki Goirizelaia bera kokatuz.

Honen aurrean, Ikasle Abertzaleak-ek ondorengoa adierazi nahi du:

2013/03/17

Anjel, agur eta ohore. Asteartean kontzentra 11:00tan Mikel Laboan

Astearte honetan, martxoaren 19an, kontzetrazioa eginen da Anjel Figeroa euskal presoaren heriotza salatzeko. Aldi berean, espetxeetan zein haien etxean atxilotuta dauden preso gaixoen askapena aldarrikatuko da.

Horrelako kasuekin behin betiko amaitu behar delako,

Gaixo dauden euskal presoak etxera!

Euskal preso eta iheslariak etxean nahi ditugu!

2013/03/16

Hezkuntza euskalduntzeko diru saila %12an murriztea aurreikusten du Jaurlaritzak

Uneotan aurkezten ari dira 2013 urterako aurrekontu proiektua Eusko Legebiltzarrean eta espero zen bezala, murrizketa handiak jasotzen dituzte aurrekontu hauek.

Murrizketarik handiena euskara sustatzeko zerbitzuan dago. Horretara zuzendutako dirua %19,9 jaitsiko da, eta 2,1 milioi euro gutxiago izango ditu. Gobernuak erabiltzen duen sailkapen funtzionalaren arabera, aurrekontua bere osotasunean hartuta euskararen sustapenak 99,9 milioi izango ditu, aurreko urtean baino 10 milioi gutxiago.

Hezkuntza euskalduntzeko diru saila, aldiz, %12 murriztu da, 47 milioi izatetik 41 milioi izatera. Kultura alorrean ere jaitsiera esanguratsuak daude: ondare atalak %25 gutxiago kudeatuko du, eta kultura sustapenari %20 jaitsiko zaio aurrekontua, 7,2 milioi euro gutxiago, hain zuzen ere. Guztira, gastuetarako 1.132 milioi gutxiago izango ditu Eusko Jaurlaritzak aurten, 2012 urtean baino %10,8 gutxiago.

Honez gain, hezkuntzari dagokionez, haur eta lehen hezkuntzara %5,7 gutxiago zuzenduko da, eta bigarren hezkuntzara, %5,4 gutxiago. Unibertsitate ikasketen finantzazioa biltzen duen atalaren murrizketa %12 izango da, 41 milioi euro gutxiago jasoko ditu. Era berean, ikerketa finantzatzeko diru saila ia %16 jaitsiko da.


2013/03/14

21ean ikasleok korrika txikira!

Leioako ikasleok ere korrikarekin bat eginez korrika txikia antolatuko dugu Leioako Canpusean, hilaren 21ean (osteguna). Lasterraldia 11:30etan hasiko da Mikel Laboa plazan, amaiera ere bertan izanik. Ibilbideak fakultate ezberdinak igaroko ditu; bertan jendea bilduz eta gehituz.

Eman euskara elkarri ikasle!

2013/03/13

Bizkaibusaren inguruko bilkura irekia burutuko da Errektoreordearekin datorren astelehenean

Bizkaibusaren inguruko bilkura ireki bat burutuko da datorren astelehenean, martxoak 18. Bilkura horretan Carmelo Garitaonandiak hartuko du parte, Bizkaiko Campuseko errektoreordeak. 


Hala, bilkurara gerturatzera animatzen diren ikasleek Bizkaibusaren prezio zein funtzionamenduari buruzko galderak helarazi ahal izango dizkiote Garitaonandiari. 

Zita 11.30etan izango da, Zientzietako fakultateko 2.5 gelan. Bizkaibusaren harira Campus mailan funtzionatzen aritu den ikasle-asanbladak antolatu du ekimena. Asanblada horrek iaz ekin zion Bizkaibusaren prezio altuen eta zerbitzu gabezien aurkako kanpainari, sinadura bilketa batekin. Bildutako sinadurak errektoreordeari bidali ostean, asteleheneko bilkura irekia antolatu dute.

2013/03/12

"Emakumeak komunikazioan" mahaingurua osorik ikusgai


Mahainguruaren partaideak Maddalen Iriarte (ETBko aurkezlea), June Fernandez (Pikara magazineko kazetaria) eta Maria Gonzalez Gorosarri (kazetaria eta Albistetan blogaren sortzailea) izan ziren.

Mahaingurua Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Ikasle Abertzaleakek antolatu zuen, 2013ko martxoaren 7an.

2013/03/09

Ikasle estrategia kaleratu du IAk, Euskal Eskola Nazionala xede


Topatu.info: 
Iragan abenduaren 14 eta 15ean eman zion Ikasle Abertzaleak antolakundeak amaiera urtarrilean abiarazi zuen kongresu prozesuari. Atarrabian bildutako militanteek Ikasle Estrategiaren behin betiko ponentzia adostu zuten, kontsentsu kolektiboa oinarri izanik.

Orain, ponentziaren liburua kaleratu dute eta, egiten ari diren harreman biraren harira, ikasleriaren artean, hezkuntza mugimenduaren artean eta jendarteko gainontzeko eragile sozial, sindikal eta politikoekin Euskal Eskola Nazionalaren aldeko estrategia konpartitzen ari dira.

Helburutzat Euskal Herria hezkuntzatik eraikitzeko bidelagunak zehaztu eta aurrera begirako ildo bateratuak definitzen joatea dela jakinarazi dute.

2013/03/07

Elkarretaratzea burutu da Leioan "Gora borroka feminista" lelopean

Protex seguratak GKZko ikasle kontseilura sartzen saiatu dira, elkarretaratzean hainbat pertsonek "patriarkatua suntsitu" esaten zuen margoketa bat egin baitute. Hala ere, ikasleen erantzun azkarrari esker seguratak kanporatzea lortu da.



2013/03/05

Ostegunean mahaingurua 11:30tan eta kontzentra 13:00etan

Martxoaren 7an hainbat ekintza antolatu dira martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Askapenaren Egunaren harira:
  • 11:30etan "Emakumeak komunikazioan" mahaingurua Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko auditorioan. (Ikasle Abertzaleak-ek antolaturik)
Mahainguruaren partaideak Maddalen Iriarte (ETBko aurkezlea), June Fernandez (Pikara magazineko kazetaria) eta Maria Gonzalez Gorosarri (kazetaria eta albistetan blogaren sortzailea)
  • 13:00etan kontzentrazioa Mikel Laboa plazan > "Gora borroka feminista!"

Utopiaruntz, III jardunaldia


Ikasle Ekintzaren oharra:

Ikasle Ekintza – Izquierda Estudiantil arranca esta semana con las III Jornadas HACIA LA UTOPÍA – UTOPIARUNTZ. Las jornadas se dividirán en 3 bloques:
  • 6 Marzo: Jornada de género 
  • 13 Marzo: Jornadas de medios de comunicación alternativos. Contra-información. 
  • 20 Marzo: Jornadas de Internacional y Cooperación. 
Asimismo, se dará un crédito de libre elección por la asistencia a las jornadas. Adjuntamos el cartel de este Miércoles 6 de Marzo.

¡OS ESPERAMOS!

"Zientzia eta generoa" hitzaldia, asteazkenean zientzietan


Zientzia eta Teknologia fakultateko ikasleek "Zientzia eta generoa" hitzaldia antolatu dute emakumeen egunaren harira. Hitzaldia Zientzia eta teknologia fakultateko 1.3 gelan izango da 12:00tan.


Hitzaldia Enkarni Gomez Genuaren eskutik izango da eta zientzia eta generoa, eta hauen artekor arteko harremanak izango ditu hizpide.




2013/03/04

Bukaneroen atxiloketak salatu dituzte Leioako paretetan


Bukaneroak Madrilgo Rayo Vallecano futbol taldeko jarraitzaile peña da. Famatuak dira haien jarrera kritiko eta antifaxistarengatik. Aldi berean, peña beti kokatu da herri xehearekin batera gaur egungo gobernuaren politikaren aurka.

Azken aldian hainbat jazarpen jasan behar izan dituzte. Hala nola, haien kideetako bat (Alfon)  azken greba orokorrean Europan kartzelan denbora gehien izan zuten pertsona izatea. Gaur egun, salatu egin dute peñako kideak atxilotzen ari dituztela, konpromezu politikoa hartzeagatik eta herri kontzientzia kritikoa sortzeagatik.
Bukaneroen oharra: