Ikasle andana EU2015en aurkako manifestazioan
Ikasleek hiru fakultate eta errektoreordetza hartu dituzte
Leioako Ikasle Jardunaldiak
Martxoan egingo duten Herri Unibertsitatearen aurreko ekintza bezala antolatu dituzte jardunaldiak
2013/12/19
2013/12/12
UPVk eta espainiar Defentsa Sailak "bake eta defentsa nazionala" unibertsitatean zabaltzea hitzartu dute.
Espainiar Defentsa Sailak eta UPVk "bake eta defentsa nazionala" kariaz elkar lanean jardutea hitzartu dute. Hitzarmenaren arabera, unibertsitatean bakearen eta defentsa nazionalaren inguruko seminario bat eskeiniko da; Defentsa Nazionalen Ikasketarako Sail Nagusiak antolatuko duena. Hitzarmena Fernando Garcia Sanchéz "Jefe del Estado Mayor de Defensa" eta bizkakio campuseko Carmelo Garitanoaindia errektoreordeak sinatu dute.
Seminarioa gradu zein graduondoko ikasleei eskeiniko zaie, eta abenduan bertan emango da. Gainera, jardunaldi hauek antolatuko dituen CESEDEN erakundeak 4.000€ko dirulaguntza emango du.
"Rojigualda" UPVn
Carlos Urquijok, Espainiar Gobernuaren ordezkaria Euskadin, auzitegietara eraman zuen eraikin ofizial guztietan espainiar bandera ezarri behar izatearen eskaera. Eskaera horrek beste urrats bat emango du, epaia bere aldekoa izan baita. Ildo horretan, UPVren aurkako epaiak 1981eko banderen legea ez betetzeagatik zigortuko du. Unibertsitateak bere aldetik adierazi du bere egoera juridikoarengatik ez zuela bere gain hartzen banderen legea.
2013/12/04
MIKROIPUIN LEHIAKETAREN IRABAZLEA NAIMA EL BANI IZAN DA
Epaimahaia 13:00etan bildu da gaur eta mikroipuin guztiak irakurri ondoren Naimarena hartu du onenaren gisan. Eskerrak, parte-hartzaile guztioi eta jarraitu #euskaratik. Aipamen berezia @aidetxo-ri bere mikroipuina izan delako bigarren bozkatuena. Amaitzeko, esan zuon guztion mikroipuinak Leioako campus geltokietan aurkituko dituzuela.
2013/11/26
BURUJABETZAREN HAZIEZ, IRAULTZA FEMINISTA
2013/11/19
Leioako ikasle eragileek 21eko grebara batzeko deia zabaldu dute.
IA, IE, Irauli, GK eta GKK ikasle antolakundeek bat egin dute 21eko greba elkarrekin deitzeko. Leioako ikasle mugimendua antolatuko duen prozesu bati hasiera emateko, hilaren 21ean greba deitu dute Leioako ikasle eragile esanguratsuenek. Elkartze hori adierazteko pasaden astean prentsaurreko bat eman zuten eragileek. Prentsaurreko horretan finkatu zuten hasiera puntua izan zen azaroaren 21a.
Azaroaren 21a ez da soilik elkartze horren abiapuntua izango, greba egun hau onartua izango den LOMCE legea arbuiatzeaz gain, datorkigun EU2015 unibertsutateko erreforma gelditzeko indar batze bat izango da.
Ezin dugu ahaztu ikasle kontseilua sindicato de estudiantesek deituriko 20ko grebara atxikitu dela. Ofizialki hezkuntza paroa deituz UPVn. Kontuan hartu behar dugu sindicato de estudiantesek ez duela errepresentazioarik Leioan. Beraz, Leioako testuingurua eta beharrak kontuan hartuta, eragileek ikasle kontseiluaren pasibitatea salatu eta 21eko grebarekin bat egiteko deia egiten die ikasleei ondorengo egitarauaren bidez:
2013/11/11
LEIOATIK AURKEZPEN ASANBLADA IREKIA
Leioatik proiektu komunikatiboan parte hartu nahi? GKZ fakultateko sarreran aurkituko gaituzu azaroaren 12an, asteartea, 13:30etan. Bestela, bidali iezaguzu mezu bat leioakom@gmail.com helbidera.
MURRIZKETEN ETA EGUNGO UNIBERTSITATEAREN INGURUKO MAHAI-INGURUA
Murrizketen eta egungo unibertsitatearen inguruko mahai ingurua deitu du Irauli ikasle elkarteak. Ikasle zein irakasleen partehartzea sustatuko duen mahai-ingurua ostegunean burutuko da 12:00etan GKZ fakultateko auditorioan. Parte hartzaileak medikuntzako eta zientzia politikoetako ikaslea, GKZko irakaslea izango dira.
Informazio gehiagorako Irauliren webgunea
2013/10/28
2013/10/25
BUIA AURKEZTU DUTE BILBOKO UNIBERTSITATEETAKO IKASLEEK
BUIA, Bilboko Unibertsitateetako Ikasle Asanbalada, urkeztu zuten atzo 19:00etan Unamuno plazan. Bertan, azaldu zuten BUIA bilboko unibertsitate ezberdinetako asanbladak biltzen dituen taldea dela; hain zuzen: Deusto, Sarriko, San Mames eta Andra Mari unibertsitateetako kideek osatzen dute asanblada. Sorrerari dagokionez, azaldu zuten urte hasieran bildu zirela unibertsitate ezberdinetako asanbladak deitzen zituen deialdi zabal batean, eta helburutzat finkatu dituztela unibertsitateetan dauden arazoak lantzea eta ikaslegoa arazo horietaz kontzientziatzea; arazoa horiei ekintza ezberdinen bitartez aurre eginik.
Aurkezpena amaitu bezain laster trikipoteoak girotu zuen gaua, ikasleak Somera kaletik Bilbira eramanez. Bertan, egitarauan zehaztu bezala jolasak egin zituzten eta ekimena Zazpi Katun amaitu zuten luntx eta musikarekin.
Azaroaren 16an Azken Ikasle Dantza Donostian!
IAk 25. urte bete ditu eta jaialdia Donostian izango da, Azaroaren 16an, nazioarteko ikasle egunaren bezperan. Bertan Ze Esatek, Gose, Bad Sound System, Betagarri eta Las Tea Party taldeekin gozatzeko aukera izango dugu. Horretaz aparte, kolaborazioak egongo dira, besteak beste Doctor Deseo, Des-kontrol, Anger eta Amaiur taldeetako kideak.
Sarrerak Euskal Herriko txoko askotan jarri dira salgai, baita Leioako Campusean ere. Leioako IAko kideek abisatu dutenez, sarrerak campusean saltzen hasi bezain laster abisatuko da.
Sarrerak Euskal Herriko txoko askotan jarri dira salgai, baita Leioako Campusean ere. Leioako IAko kideek abisatu dutenez, sarrerak campusean saltzen hasi bezain laster abisatuko da.
Info guztia AZKENIKASLEDANTZA.TK-n jarri da eskuragai
2013/10/21
Leioatik At! atala martxan dago dagoeneko!
Pasa den urtean Leioatik!
Proiektu komunikatiboa sortu genuen, gure campusean gertatzen dena
ikuspegi kritiko batetik berri emateko helburuarekin. Gutxinaka
gutxinaka atalak gehituz joan gara, eta sarea Leioako berriez busti
ere.
Asko gara Leioan ikasten dugun ikasleak, ikasturtea Leioan igarotzen dugunak, zein programa ezberdinen baitan, ikasturtean
zehar, kanpoan ikasten dabiltzanak. Azken hauen leihotxo bat
irekitzea nahi izan dugu, eta horregatik Leioatik At! Atala martxan
jarri dugu.
Europan zehar edota
latinoamerikan dauden ikasleen bizipenak izango dira atal honen
funtsa. Lehengo pertsonan kontatuko dizkigute haien bizipen eta
esperientzia ezberdinak.
Leioako ikaslea bazara, kanpoan iaksten bazaude eta atal honetan parte hartzera animatzen bazara idatziguzu leioatikat@gmail.com helbidera!
Goazen Leioatik mundura,
Goazen Leioatik At!
BUIA badator!
BUIAren oharra:
Ostegun honetan aurkeztuko dugu azken urte hauetan Bilboko ikasle mugimendu faltari buelta emoteko sortu den Bilboko Unibertsitateetako Ikasleen Asanblada, BUIA. Sarriko, Deustu, San Mames, Begoñako Andra Mari ta EUITIko ikasleak biltzen dituen asanblada.
Badago bestelako hezkuntza mota: lankidetza, kolektiboa, beste gauza guztien gainetik jartzen dituena. Elkartasuna zer den erakusten duena, eta besteak zapaltzea baino, besteekin lan egitea zer den erakusten duena. Parekidea, euskalduna, kritikoa, sakona. Badago beste eredu bat, badugu zergatik borrokatu. Bilboko unibertsitateak aktibatu behar ditugu, hiriburu fisikoa borrokaren, antolakuntzaren eta alternatibaren hiriburua bihurtuz. Asko dago egiteko, beraz, eta zuotako inor ez dago soberan.
ANIMATU TA ZATOZ GUREKIN BILBO MUGITZERA!
2013/10/18
LEIOAKO IKASLEEK ELKARTASUNETIK KONPROMISORA URRATSA EMAN ZUTEN ATZO
Ordubatak heldu bezain laster kareta zuridun sei ikaslek hartu zuten hitza. Leioako Canpuseko 6 kide epaituak irudikatu zituzten horrela: Eñaut Aiartzaguena, Oier Zuñiga, Xabi De La Maza eta Goizane Pinedo Leioako ikasle ohiak eta Karmelo Landa irakaslea. Irakurketan euskal gizarteak garai berri baten aldeko apustua egin duen arren Espainiar Estatuak errepresioaren bidetik jarraitzen duela salatu zuten ikasleek. Bertan, azpimarratu zuten epaiketak politikoak direla, eta akusazioaren frogak zentzugabeak direla. Herri honek sekulako indarra duela aldarrikatu zuten, eta erasotzen bagaituzte are eta indartsuago egingo garela. Azkenik, elkarlanean irabaztera goazela oihukatu zuten hizlariek "koloreztatu gaitezen laranjaz, heldu diezaiogun ondokoari eta ekin diezaiogun lanari, Euskal Herri LIBRE batean bizi garelako: egin irribarre irabaztera goaz eta!"
Irakurketa amaitu bezain laster "elkartasunetik konpromisora LIBRE" zioen pankarta erraldoi bat zintzilikatu zuten gorila maskaradun bi lagunek, GKZ fakultateko ormatik. Txaloartean amaitu zen elkarretaratzea eta ondoren " elkartasunetik konpromisora goaz, konpromisotik konponbidera zubia eraikitzeko" aldarria irudikatzeko, ikasleek elkartasun martxari ekin zioten zubirantz, argazki baten bidez elkartasuna irudikatzeko. Amaitzeko, aipatu beharra dago ekimena bi seguraten kontrolpean jaso zela, eta Leioatiketik salatu nahi dugu adierazpen askatasunaren aurka agertu zela atzo UPV.
2013/10/17
"LIBRE" KAMISETAK ETA PULTSERAK SALGAI MIKEL LABOA PLAZAN
2013/10/16
"LIBRE" MEZUAK EZABATU DITUZTE GKZ FAKULTATEAN
Epaiketen harira, aste osoan zehar agertu dira "LIBRE" elkartasun mezuak Leioan. Atzo, GKZ fakultateko ateak "LIBRE" mezuez marraztuak agertu ziren. Gaur,ordea, lehen orduan mezu horiek ezabatuak agertu dira, ikasleei elkartasuna ezkutatuz. Hala ere, Ikasle Abertzaleakeko kideek elkartasun mezuak zabaltzen jarraitu dute gaur, eskuorrien bidez. Gogoratu eragile abertzaleak bihar, hilak 17, 13:00etan Mikel Laboara elkartzeko deia egin duela, "elkartasunetik konpromisora" lelopean. Bertaratuko direnei laranja kolorez janzteko eskatu die.2013/10/15
"LIBRE" ELKARTASUN MEZUAK LEIOAN
Ikasle Abertzaleakeko kideek elkartasunetik konpromisora mobilizatzeko deia zabaldu dute. Ostegunean, hilak 17, 13:00etan Mikel Laboa plazara bertaratzeko deia egin du eragileak, arropa laranjarekin ahal izanez gero.
Astelehenean hasi ziren Gazte
Mugimendua (26/11 sumarioa) eta Herriko Tabernen
(35/02sumarioa) auzien aurkako epaiketak.
Lehenengo horretan 40 gazte daude auzipetuak; 6 urteko espetxe zigorra
eskatzen zaizkielarik, Segiko kide izatea egotzita. Bigarrenik, Herriko
Tabernen auzian: HB, EH eta Batasunarekin lotuta 36 lagun daude auziperaturik,
zortzi eta hamabi urteko espetxe zigorra eskatzen zaizkie. Horrez gain, 110
herriko taberna ere epaituko dituzte “erantzule zibil” izatea egotzita, horien aurkako
sententziak itxiera suposa dezake. Kasu horretan, zehazteko dago Herriko
Tabernen arduradunek erantzukizun penalak euren gain hartu beharko ote
dituzten.
Astelehenean hasi ziren Gazte
Mugimendua (26/11 sumarioa) eta Herriko Tabernen
(35/02sumarioa) auzien aurkako epaiketak.
Lehenengo horretan 40 gazte daude auzipetuak; 6 urteko espetxe zigorra
eskatzen zaizkielarik, Segiko kide izatea egotzita. Bigarrenik, Herriko
Tabernen auzian: HB, EH eta Batasunarekin lotuta 36 lagun daude auziperaturik,
zortzi eta hamabi urteko espetxe zigorra eskatzen zaizkie. Horrez gain, 110
herriko taberna ere epaituko dituzte “erantzule zibil” izatea egotzita, horien aurkako
sententziak itxiera suposa dezake. Kasu horretan, zehazteko dago Herriko
Tabernen arduradunek erantzukizun penalak euren gain hartu beharko ote
dituzten.
Beste 200 pertsona inguru ere antzeko egoeran aurkitzen dira Euskal
Herrian. Lan politikoa egiteagatik espetxeratze arriskuan aurkitzen direlarik.
2013/10/11
Leioako ikasleek LOMCEren onarpenaren aurrean euren hezkuntza sistema irudikatu dute
Urriak 10, osteguna, LOMCE hezkuntza erreforma onartu zen parlamentuan. Ildo horretan, Ikasle Abertzaleakeko kideek haserrea irudikatzeko deia egin zuten, #HaserreEguna deituriko horretan. Agerraldia egiten lehenak Irakaskuntza eta Gizarte Harremanak fakultateko ikasleak izan ziren, 11:00etan burutu zuten kontzentrazioan erreforma deslegitimatuz.
Ikasle andana bildu zen "Magisteritzako ikasleok LOMCEri ez" lelopean. Ondoren, pintura eskutan, erreformaren aurrean aldarrikatzen dituzten "publikoa, parekidea, euskalduna eta askea" bezalako balioak irudikatu zituzten fakultateko zutabeetan. Ekintza koloretsu honek ikasle ugariren parte-hartzea jaso zuen.
12:00etan Mikel Laboa plazara bertaratzeko deia egin zuen ikasle Abertzaleakek. Antzeko ekimen baten bidez, bertaratu zen jendetzak euren aldarrien bidez eraiki zuen erreformaren aurrean proposatzen duten hezkuntza sistema: euskaldun, parekide, publiko eta laikoa. Guzti hori irudikatzeko GKZ fakultatearen orman dagoen UPV logoa aldarri horiek biltzen zituen kartoi zatiz estali zuten.
2013/10/09
2013/10/08
#BizkaibusAstindu: Bizkaibus, zerbitzu publiko duina?
Pasa den ikasturte bukaeran Bizkaibusen inguruan sortu zen mugimendu anitza ikusita, Leioatik!eko lagunek mikroa eta kamera hartu eta campusean barrena ibili ginen ikasleei galdezka.
Horrela, Leioako ikasle ezberdinen testigantzak bildu ditugu eta aurtengo kurtso hasieran testuinguratu dugu.
2013/10/07
Atal berri bat daukagu Leioatik!-en
Urteak dira jada Leioan Bizkaibusen gaia pil-pilean dagoela. Batzutan bero, beste batzutan apalago. Pasa den ikasturtearen azken hilabeteetan, gai honen inguruko mugimendu bat sortu zen, unibertsitatera joan ahal izateko hartu behar dugun garraio publikoaren inguruko kezkak adierazi eta dauden prezio, espazio eta bestelako arazoei aurre egiteko. Gaia bero-bero zegoela heldu zen ikasturtearen amaiera eta ikasturte berriaren hasiera ez da gutxiagorako izan.
Horregatik, Leioako ikasleon intereseko gaia dela ikusita, atal berezi bat eskeintzea erabaki dugu. Bertan, Bizkaibusen aferaren inguruko berriak, erreportaiak, etab. topatzeko aukera izango duzue.
Atal berezi honetara sartzeko, eskuineko menuan, "txio-txioka"-ren azpian "Bereziak" sailean topatu dezakezue Bizkaibus baten irudiarekin!
Ez da aurten izango dugun atal berri bakarra, beraz ADI EGON IKASLE!
Horregatik, Leioako ikasleon intereseko gaia dela ikusita, atal berezi bat eskeintzea erabaki dugu. Bertan, Bizkaibusen aferaren inguruko berriak, erreportaiak, etab. topatzeko aukera izango duzue.
Atal berezi honetara sartzeko, eskuineko menuan, "txio-txioka"-ren azpian "Bereziak" sailean topatu dezakezue Bizkaibus baten irudiarekin!
Ez da aurten izango dugun atal berri bakarra, beraz ADI EGON IKASLE!
Ostegunean ekimena burutuko da Mikel Laboan, "Euskal Herria hezkuntzatik eraikiz" lelopean
Ostegunean Lomce onartuko du espainiar parlamentuak. Larunbatean Manifestazio Nazionala burutuko da Bilbon "Euskal Herrian gure hezkuntza eraiki, LOMCEri ez!" lelopean. Leioako Ikasle Abertzaleek ez dute hau eraso isolatu bat bezala kokatzen. Bai Europa eta bai espainiar estatu mailan aurrera doan hezkuntzaren pribatizazio, zentralizazio, elitizazio...estrategia batean kokatzen dute.
Horren harira, ikasleriari dei egiten diote, ostegunean 12:00etan Mikel Laboan burutuko den ekimenean parte hartzeko. Bestalde, larunbateko manifestazio nazionalean, ikasle blokean parte hartzera deitzen dute ikasleria, 17:00etan Jesusen Bihotzetik ateraz.
2013/10/01
Herrira-ren aurkako sarekada salatzeko manifestazioa burutu da Leioako campusean
Jendetza batu da atzoko gertakarien harira, gaur goizeko 11:30etan Leioako campusean zegoen deialdira. 800 bat ikasle, irakasle eta unibertsitateko langile izan dira Mikel Laboa plazara hurbildutakoak. Herrira-ren aurkako sarekada salatu dute bertara hurbildu diren ikasle, irakasle eta unibertsitateko langileek; Leioan egin den azken urteetako mobilizazio jendetsuena izan delarik.
Atzo,
astelehena, E.T.A. erakunde armatua laguntzeaz egotzita 18 pertsona
izan ziren atxilotuak. Herrira-k Hernanin, Iruñean, Gasteizen eta Bilbon
dituzten egoitzetan sartu zen Guardia Zibilak. Horretaz gain, egoitzak
prezintatu, internet zein sare sozialetako kontu ezberdinen itxiera
agindu eta Herrira-ren ekimenak 2 urtez ezgaitu ditu.
Goizean-goizetik
agertu dira gerora ospatu den manifestaziorako deialdia egiten zuten kartel eta pankarta ezberdinak campusean zehar. 11:30ak
heldu bezain laster jende andana bildu da Mikel Laboa plazan. “Atxilotuak
askatu, errepresiorik ez” lelopean martxan jarri dira bertaratutako guztiak, campus osotik barrena. Manifestazioan zehar “atxilotuak askatu”, “Herrira aurrera”, “amnistiarik gabe bakerik ez”
eta “Estatu espainola, estatu terrorista” bezalako aldarri eta oihuak entzuteko parada egon da ere.
Amaitzeko, Ikasle Abertzaleak-eko kideek atzoko gertakari lazgarriak salatu dituzte, horren aurrean ikasleen aldarrikapen bat plazaratuz. Bertan, ikasleen aldarrikapenean, ikasleak subjektu
politiko diren aldetik, PPren gobernuak martxan jarritako operazioa salatu dute, haiek ikasle gisa konponbidearen bidean egiten duten
ekarpena eta konpromisoa nabarmenduz. Bukatzeko, datozen egunetarako egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko gonbita egin diete Ikasle Abertzaleak-eko kideek bertaratutakoei.
Argazki galeria: Egunerokotasunari klik! atalean
2013/09/30
2013/09/24
Bizkaibus borrokan! Ikasleria borrokara batuko da?
@IA_Leioa-k kaleratutako egoeraren azalpen kartela
Astearteko asanbladan parte hartzeko deialdia egin da
2013/09/11
2013/09/10
IAren 25. urteurrena ospatzeko Azken Ikasle Dantza egingo da Azaroaren 16an
GOSE taldeak 25. urteurreneko abestia eta bideoklipa kaleratu du. Bestalde, IAk ikasle egun guztien abestien bertsioez osaturiko diska aurkeztu du Bilborocken burututako agerraldian
2013/06/15
2013/06/13
MADDI ANE TXOPERENA ikaslearen iritzi artikulua: EHU ala EAEU?
Gasteizko pisuko azkeneko erlikiak biltzen, ohe azpitik zer ateratzen nuen ere ez nekiela, bi gauzaz ohartu nintzen batetik, ikasle pisu batean zenbat zikinkeria metatu daitekeen (kar kar…), eta bertzetik, urtea zeinen azkar pasatzen den; zeinen azkar ahanzten diren urtebete lehenago gertatutakoak.
Azkeneko pentsamendua karpeta beltz hautseztatu batek ekarri zidan. Barnean paper saldo bat: gutunak, egiaztagiriak, tituluak, eskariak, fotokopia… mota guzietako parafernalia burokratikoak.
Eta hori guzia ikasketak euskaraz egin nahi izateagatik.
Izan ere, urtero-urtero, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko zenbait ikaslek, baxoaren ondotik, unibertsitateko karrera euskaraz egiteko hautua egiten dute. Hautu kontzientea behar du honek ordea, helburua lortzeko hamaika oztoporen gainetik egin behar izaten baita jauzi.
Joan den urtean, 5 bat lagunek egin genuen aukera hori, horrek dakartzan akrobaziekin batera. Donostiara hamar mila joan etorri, UPVko bulegoetara, hezkuntza delegaritzara… Batetik bertzera bidali gintuzten haiek ere, ez zekitelako ez zer egin ez zer erran behar ziguten.
Azkenean, UNEDra bidali behar izan genuen eskutitz bat, baxoa homologatu ziezaguten. Baina nola kexatu? Gure anai-arreba zaharragoen garaian Parisera joan behar izaten zuten eta selektibitatea egitera! Eta gutako batzuek ere, proba espezifikoa egin behar izaten dute guk ikasitakoengandik guztiz ezberdinak diren edukiak ikasiz, bestela ezinezkoa delako karrera batzuetan eskatutako zenbait mailatara iristea…
Eta hori guzia eginez onartuko bagintuzte, gaitz erdi, baina bai zera! Nire lagun batek irailean, kurtsoa hasita, oraindik ez zekien bertan ikasi ahal izanen ote zuen ere… Ez dakit ongi ulertzen zaidan… laburki azalduz, Suedia edo Txinako (zerbait errateagatik) ikasle batek Espainiar estatura ikastera joateko egin behar lukeen paperkeria bera egitea eskatzen digute Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarrekooi EHUra joateko.
Zuei normala iruditzen zaizue ?
Aurten ez dakit nola ibili izanen diren baina ez nintzake sobera fidatuko. Bere burua “Euskal Herriko” Unibertsitatetzat duen horrek ez baitu inondik inora ere nazio ikuspegirik izanen, lurralde zati bati horrenbeste zailtasun jartzen dizkion bitartean.
2013/06/11
Hona hemen azkenengo Haraba! irratsaioa
Haraba!-ren oharra:
Hona hemen aste honetako irratsaioa.
Berrietan, Leioako campuseko ikasle eta irakasleen prentsaurrekoa, eta hezkuntza erreformari erantzun sendoago bat eman nahian herri mugimenduak egindako agerraldiak izan ditugu hizpide. Ondoren, Batxilergoko ikasle den Andreari egin diogu asteko elkarrizketa. Berari selektibitateari buruzko hainbat galdera egin dizkiogu. Azkenik, GUETeko Garazi eta Paula kolaboratzaileak izan ditu estudioetan kurtsoaren errepaso bat eginez, eta datorren urterako motorrak berotzen. Bukatzeko, ikasten ari diren hainbat ikasleri dei sorpresak egin dizkiegu, azterketa garaia nola bizi duten galdezka.
Gozatu!
2013/06/04
Bat egin dute murrizketen aurka EHUko ikasle antolakunde ta irakasle sindikatuek
Ohartarazi dute mozketen eraginez “kinka larrian” jartzen ari direla EHU.
Murrizketak EHU Euskal Herriko Unibertsitatean izaten ari diren eraginaz kezkatuta, sindikatuek eta ikasle taldeek elkar hartuta egin dute agerraldi bat. Honako talde hauek bildu dira mahai berean: LAB, EILAS, CCOO, ELA, UGT, Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Ekintza. Ohartarazi dute Eusko Jaurlaritza egiten ari den mozketen eraginez unibertsitatea “kinka larrian” jartzen ari dela, eta horren aurka altxatzeko eskatu diote Iñaki Goirizelaia errektoreari. “Ez unibertsitateko kideok ezta gizarteak ere ez luke ulertuko isilik gelditzea erabakitzea”.
Jaurlaritzak zehaztua zeukan unibertsitate planean aldaketak egin dituztela salatu dute, eta aurten 51,2 milioi euro gutxiago jasoko dituela EHUk Gasteizko gobernutik. Horrek ondorioak izango dituela ohartarazi dute; besteak beste, laborategietarako eta ikasketetarako materialak erosteko diru gutxiago izango dute, ekitaldi zientifikoetara joateko laguntzak ere eskastu dira, eta hainbat programa eta zerbitzutan murrizketak egiten ari dira. “EHUn oraindik ez gaude Espainiako Estatuko hainbat unibertsitatetan bezain egoera larrian, baina aurten jasoko duen finantzaketa urriarekin murrizketa latzak egin beharko ditu”.
Ikasleen egoera ere hartu dute gogoan. Tasak igo eta bekak eskastu dizkietela salatu dute. “Muturreko egoera batean gera daiteke gure unibertsitatea: langileen seme-alabak unibertsitatera joan ezinda baliabide faltagatik, behar bezala ikertu eta irakatsi ezinda...”. Tasak ez igotzeko eskatu dute, pagatzeko erraztasunak jartzeko eta bekak eguneratzeko.
2013/06/01
2013/05/26
"Latinoamerika mundu mailako turbulentzian..." jardunaldiak burutuko dira 28an eta 29an
28an Pablo Iglesias-en hitzaldia:
"América Latina para entender la crisis política en el Estado español"
Hemen bere bideo bat:
29an Erika Gonzalez-en hitzaldia:
"Las empresas multinacionales en la globlalización capitalista: El caso de América Latina"
Hemen bere bideo bat:
2013/05/24
2013/05/21
Burututako erreportajeak, kortoak...bidaltzera animatzen ditugu GKZko ikasleak. Leioatik.info-n ahalik eta gehien ikusgai jarriko ditugu.
Bideoak internetera igo eta leioakom@gmail.com korreoro bideoaren esteka bidali
2013/05/12
Maiatzaren 16ean, osteguna, 14:00tan GKZko hallean "Goazen Herri komunikazioa antolatzera"
Azken orduko aldaketa: eguraldia dela eta, asanblada GKZko (Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultateko) hallean (pasilo gorritik iritsiko zara) egingo dela asanblada jakinarazi dute antolatzaileek.
Beraz, 14:00tan GKZko hall-ean.
Komunikazio ikasle talde baten oharra:
Beraz, 14:00tan GKZko hall-ean.
Komunikazio ikasle talde baten oharra:
#HerriHarresia eraiki genuen, eta oraindik zutik dirau. Donostin eta Ondarrun argi geratu da herri batu baten indarra, baita komunikazioaren indarra ere: garatutako estrategia komunikatiboari esker eta etengabeko jarraipenari esker, Boulevardean eta Alamedan gertatzen dena Euskal Herritik eta Mundu osotik zabaldu da.
Apirilean, Donostin hasi eta asteburu honetan Ondarrun jarraitu duen #HerriHarresiaren dinamika ez dela hemen etengo argi dugu. Ehundaka gazte daude auziperatuta, eta tamalez, Euskal Herriko gazteon aurkako epaiketa politikoak aurrera jarraituko dute.
Duela bi aste egin genuen aldarrikapenean nahi eta behar dugun kazetaritzaren ildoak plazaratu genituen. Horregatik, informazio kritiko, erreal eta askearen aldeko apustua egingo dugu, eta, mezu hori zabaltzen lagundu beharko genukela ulertzen dugunez, hemendik aurrera egongo diren herri harresietan eta antzerako dinamiketan komunikazio alorrean laguntzeko prest gaude.
Hori guztiagatik, hemendik aurrerako #HerriHarresiko komunikazio lanetan laguntzeko prest dagoen edonor, maiatzaren 16an 14:00tan Mikel Laboan (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateen sarrerara) egingo dugun asanbladara hurbiltzera animatu nahi ditugu komunikazioko ikasle eta irakasle guztiak.
GOAZEN HERRI KOMUNIKAZIOA ANTOLATZERA!
2013/05/09
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
hspace="16" vspace="16" />








.png)
























